Pep Montserrat Bartzelonan bizi den ilustratzaile kataluniarra da, ilustratzaile lanbidea eta irakaskuntza ezpezialitatea uztartu ditu CFGSn, baita Escola Massanaren ilustrazio graduondokoaren koordinazio pedagogikoa ere. 1988tik haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioen egilea da, eta horietako batzuk
Europa, Amerika eta Asiako herrialdeetan argitaratu dira. 1998 eta 2018 bitartean, ohiko kolaboratzailea izan zen Espainiako eta nazioarteko prentsa idatzian, besteak beste, La Vanguardia, El País, Wall Street Journal, Boston Globe eta The National of Abu Dhabi egunkarietan.
Horrez gain, Tv3ko “Una mà de contes” haurrentzako programan ere parte hartu du, eta hamar atal baino gehiagoren irudiak sortu ditu. Bere ibilbidean jaso dituen errekonozimendu aipagarrienen artean, Kultura Ministerioarena 1995ean, Kataluniarena 1997an eta Junceda saria 2004an, 2009an eta 2017an. Gainera,
2006tik 2011ra, bere lanak New Yorkeko Society of Illustrators-en urteroko erakusketan egon ziren, eta 2008an Certificate of Merit eman zioten. 2024an Ilustrazio Sari Nazionala eman diote.