Argitaletxe eta Irudigileen mundua
Norvegia
25 Ostirala
Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.
Hizlariak
Nour Hifaoui
Nour Hifaoui komikigile eta ilustratzaile palestinar-libanoarra da, Parisen bizi dena. Bere lan artistikoak gorputzarekin, intimitatearekin eta injustizia sozialarekin lotutako gaiak jorratzen ditu, dokumentazioaren eta autofikzioaren bidez. 2022an argitaratu zuen bere lehen fanzinea, «Titties», Samandalekin, sexu-desioa eta -bizitza gertakari sozial eta politikoek eragindako ikuspegi feminista batetik aztertuz. Komikia italierara itzuli eta D Editore eta Fortepressak argitaratu zuten. Gaur egun, bigarren liburukia lantzen ari da, «Titties Too» izenekoa.
2018az geroztik, Libanoko Samandal Comics komiki-kolektiboko kidea da Nour, eta bertan lan egiten du egile eta editore moduan. Taldearen «Cutes» antologiako argitalpen-taldeko kide izan zen, trans eta queer istorioak agertzen dira. Nourrek bertako eta nazioarteko hainbat erakusketatan aurkeztu du bere lana, esatebaterako «In-Transit», «It’s Preferable Not to Travel with a Dead Man» eta «Ça va être long». Gainera, eskualdeko eta nazioarteko jaialdi askotan parte hartu du, alegia «Festival International de la Bande Dessinée d 'Angoulême», «Central Vapeur», «Crash» eta «Festival International de la Bande Dessinée d' Alger».
Zarina Saidova – TRAESH FORLAG
Zarina Saidova ilustratzaileak oso gustuko du istorioak, kolore distiratsuak eta pertsonaia xarmangarriak kontatzea. Bere istorioa Kazakhstanetik Norvegiako iparralderaino hedatzen da, Oslon finkatu aurretik. Arte Akademian osatu zuen maisutasuna, eta urteko proiekturik onenerako finantzaketa jaso zuen bertan.
Zarinaren inspirazioa mitologiatik, folkloretik eta surrealismotik dator. Teknika digitalak eta analogikoak txandakatzea gustatzen zaio, gaiaren eta proiektuaren arabera.Træsh Forlag underground argitaletxe txiki bat da, Trondheim, Oslo eta Almaty (Kazakhstan) artean egoitza duena. Ingrid Dyrsethek eta Zarina Saidovak sortu zuten, komiki artista berri eta ezarrientzako espazio bat sortzeko, abstrakzioarekin lan eginez eta narrazioa eta komikiaren formatua arakatuz.
Araiz Mesanza
Cecilie Maurud Bastard
Cecilie Gilles & Cecilie Studio arte eta diseinu bikoteko kidea da. Central Saint Martins School of Art-en graduatu zen Diseinu Grafikoko lizentziatura batekin eta Grafill, The Association of Illustrators (Erresuma Batua), Tegnerforbundet eta Norske Billedkunstnere taldeetako kidea da. Koadernatzaile eta grabatzaile amorratua ere bada, unibertsitateko urteetan artisautzaz maitemindu ondoren. Geroago, Londresko Wyvern arte ederretako koadernatzailean lan egin zuen, eta grabatua irakatsi zuen irakasle gonbidatu gisa.