Skip to main content

Ilustrazio Mundua

EGONALDI ARTISITKOAK

Residencias 2024: Ca_teter, María Barriga y Kike Infame
Anuncio Residencias 2025: Begoña Lobo y Vicente Ferrer, Sara Sánchez Asensi y Marta Sánchez-Nieves Fernández

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

logotipo cartel

Hizlariak

MEDIA VACA - Begoña Lobo y Vicente Ferrer

Mediavaca, Vicente Ferrer Azcoitik (Valentzia, 1963) eta Begoña Lobo Abascalek (Bilbo, 1963) Valentzian 1998an sortutako argitaletxea da. Ordutik, liburu ilustratuak egiten dituzte, adin guztietako irakurleentzat. Argitaratzen dutenaren zati handi bat umorearekin, poesiarekin eta misterioarekin lotuta dago, kultura herrikoia animatzen baitute. Garai guztietan publiko zabal eta ezezagunenarekin komunikazioa bilatu duten artista grafikoen lanaren zordun sentitzen dira. Proiektu berri bakoitzak behar duen zaintza eta esfortzua dela eta, urtean hiru titulu baino ezin dira argitaratu.

Katalogoa zazpi bildumatan banatutako hirurogeita hamazortzi tituluk osatzen dute gaur egun. Bere bilduma berrienarekin (Aun Aprendo), Goyaren marrazki batetik atarateko izenburua, non agure batek bere lehen pausoak bastoi batzuk erabiliz ematen dituen, sormen tailerretan egindako esperientzia batzuk liburu bihurtu nahi dituzte, haurrak ohitu daitezen liburuen sorkuntzan parte hartzera eta ez daitezen konformatu soilik haien kontsumitzaile nagusiak izatearekin.