Irudikak, ilustrazioaren nazioarteko azoka profesionalak, ilustrazio eta animazio diziplinetako egonaldi artistikoen programan parte hartuko duten bi proiektuak aurkeztuko ditu. Martxoaren 3an, astelehenean, Harriet Lenneman EE.BB-etako ilustratzailea eta Tania Manzanal Bartzelonako artista bisuala Gasteizko Zas Kultur Espazioan izango dira zuzenean azaltzeko La Cité internationale de la bande dessinée et de l’image, la Casa del Autor de Zapopán-Guadalajara (Mexiko) eta Bilbaoarte Fundazioa zentro artistikoetako egonaldietan egingo duten lana eta izango dituzten helburuak. Prozesu hori burutzeko, erakusketa bat egingo da Gasteizeko Cordon Etxean Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Irudikak 2025ko jardueren agenda estreinatzen du, ezagutzera emanez artistei laguntzeko Irudika Egonaldiak programako proiektuak. Datorren martxoaren 3an, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan Gasteizko ZAS Kultur Espazioan (San Anton Plaza, 2an) egingo den topaketan, artista aukeratuek ezagutzera emango dituzte egonaldi artistikoetan landuko dituzten proiektuak. Hitzaldia zuzenean emango da Irudikako sareetatik.
Harriet Lenneman eta Tania Manzanalek solasaldi ireki batean hartuko dute parte, Kike Infame dibulgatzaile eta Irudika Egonaldiak programaren koordinatzailea arituko delarik gidari. Solasaldian ezagutzera emango dituzte datozen bi hilabete eta erdian La Cité internationale de la bande dessinée et de l’image, la Casa del Autor de Zapopán eta Bilbaoarte Fundazioa espazioetan egingo duten lana. Denbora horretan, artista bakoitzak proiektu pertsonal bat burutuko du eta Irudika 2025 topaketaren irudia eta topaketako sustapenerako klip gisa erabiliko den animazioa sortuko dute. Egonaldiei buru emateko, erakusketa bat egingo da Gasteizko Cordon Etxea aretoan proiektuen garapena erakusteko Vital Fundazioaren laguntzarekin.
Laguntza programa horri esker, aukeratutako bi artistek bi hilabete eta erdiko egonaldia egingo dute, martxoaren 3etik maiatzaren 23ra bitartean, Frantziako Angoulême hiriko eta Mexikoko Zapopaneko sorkuntza espazioetan, eta amaierako fasea Bilbon burutuko dute azken piezak ekoitziz sorkuntzako zenbait tailerretan (grabaketa, medialab, eskultura, etab.). Irudika Egonaldiak maiatzean amaituko dira, Gasteizen egingo den proiektu osoaren erakusketarekin.
Epaimahaiak Harriet Lennemanen "Idioms from around the world" proiektua aukeratu zuen “bere estilo grafiko bikain, pertsonal, umoretsu, koloretsu eta sintetikoagatik”. Era berean, Tania Manzanalen "Un juego oulipiano" aukeratu zuten "bere lan fresko eta pertsonalagatik, non ludikoak eta onirikoak funtsezko papera duten. Ikusmenaren aldetik oso indartsua den narratiba, jaialdiaren etorkizuneko gortinan oso ondo egokitzen dena ".
Deialdi honen babesle dira Acción Cultural Española (AC/E) eta Vital Fundazioa, eta kolaboratzaile ditu BilbaoArte Fundazioa, Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image d’Angoulême-France eta La Casa del Autor de Zapopan (Mexiko). Euskadiko Ilustrazioaren Elkarte Profesionalak, Euskal Irudigileak, antolatzen du Irudika programa.
Irudika 2025 Egonaldien egutegiak lau fase ditu:
0. FASEA: Proiektuaren aurkezpena. ZAS Kultur – Gasteiz
1. FASEA: martxoaren 4etik 31ra bitartean. Angoulême - Maison des Auteurs.
Kontzeptu grafikoaren prozesua / kartela eta proiektu pertsonalak garatu.
2. FASEA: apirilaren 1etik maiatzaren 4ra bitartean. Zapopán (Mexiko) - Casa del Autor: Amaierako obra garatu eta ekoitzi.
3. FASEA - maiatzaren 5etik 23ra bitartean - Bilbaoarte Fundazioa: Amaierako piezak eta arteak ekoitzi instalaziorako eta erakusketarako.
4. FASEA - maiatzak 23 - Gasteizko Cordon Etxea erakusketaren inaugurazioa.