Skip to main content

DRAWING FOR PALESTINE: parte hartu zure ilustraziorekin

expo-palestina-irudika

Drawing for Palestine Sarah Mazetti eta Andrea Antinori ilustratzaileek sortutako ekimena da, Gazan laguntza humanitariorako dirua biltzeko helburuarekin, beste ilustratzaile batzuek dohaintzan emandako lanen salmentaren bidez.

Lehen edizioa Boloniako 2024ko Nazioarteko Liburu Azokan izan zen, non BCBFk stand bat utzi zien. Orain, Irudikak ekimen hau Gasteizko Vital Fundazioaren Kordoi Etxera ekarriko du, eta Irudikako sarrera duten persona guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu, Sektore Paralelo edo Ilustrazio sarrera dutenek, mezu elektroniko bat bidal dezatela info@irudika.eus helbidera, gaian“DRAWING FOR PALESTINE”jarriz. Erantsitako irudia A3 formatuan bidali behar da, 300dpi bereizmenarekin. Bidalketa horrekin baldintzak onartzen dira: Irudikak bi pieza inprimatuko ditu kalitate handiko gramaje-paperean.

Bata parte-hartzaileari emango zaio bere laguntza eskertzeko, bestea, Kordoiaren Etxean erakutsiko da urriaren 21etik 27ra. Erakusgai dauden piezetako bat eskuratu nahi duenak URNWAren (United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East) webgunean 50€ eman eta ordainagiria Irudikako antolakuntzari bidaltzen digunean bidaliko zaio.

Pieza bakoitza Irudika.eus-eko "Berriak" atalean zenbatuko da urriaren 11tik aurrera. Ekimen honekin eta Ilustrazioa Palestinan egongo de mahai-inguruaz, Irudikatik herri palestinarra eta genozidioaren biktima guztiak besarkatu nahi ditugu, gure laguntza aldarrikatzailea hitzaldi eta erakusketa kolektiboarekin

Laster informazio gehaigo:

Drawing for Palestine BCBFko erakusketari dohaintzan emandako artelanak:

© Sarah Mazetti

© Andrea Antinori