Drawing for Palestine Sarah Mazetti eta Andrea Antinori ilustratzaileek sortutako ekimena da, Gazan laguntza humanitariorako dirua biltzeko helburuarekin, beste ilustratzaile batzuek dohaintzan emandako lanen salmentaren bidez.
Lehen edizioa Boloniako 2024ko Nazioarteko Liburu Azokan izan zen, non BCBFk stand bat utzi zien. Orain, Irudikak ekimen hau Gasteizko Vital Fundazioaren Kordoi Etxera ekarriko du.
Erakusketa solidarioa da. Bertaratutakoek eta bisitari birtualek 50 €-ko dohaintzaren bidez eros ditzakete ikusgai dauden orriak URNWAren webgunean (United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East).
DRAWING FOR PALESTINE
Erakusketa solidarioa
Kordoi etxea (Aiztogile kalea 24) Vitoria-Gasteiz
Astelehenetik ostegunera 8: 30etatik 14:00etara - 16:30etatik 19:00etara
Ostirala 8: 30etatik 14:00etara.
Nola lagundu eta lortu obra bat ?
🗓️ Salmentaren irekiera > urriak 22 asteartea lamina guztiak agortu arte.
👁️🗨️ Sartu irudika.eus webgunean > Berriak. Begiratu piezei, zenbakiei eta erabilgarritasunari
💰 Sartu unrwa.org webgunean eta eman 50 € United Nations Relief and Works Agency for Palestine Refugees in the Near East eragileri.
📩 Bidali dohaintzaren egiaztagiria info@irudika.eus helbidera.
📦 Jaso zure ilustrazioa etxean!
Hona hemen ikusgai dauden lanak eta haien zenbakiak: