Irudika 2024 urriaren 24tik 26ra bitartean izango da Artium Museoan. Topaketaren zortzigarren edizioan artistak, argitaletxeak eta eragileak izango dira, eta Norvegiatik, Kolonbiatik eta Indiatik iritsiko dira Gasteizera. Mahai-inguru, tailer eta hitzordu profesionaletan hiru herrialde horiek izango dira protagonista, betiere Euskadirekiko lotura dutenak eta Europa, Latinoamerika edo Asiako beste leku batzuetako gonbidatuekin batera.
Sarrerak salgai daude jadanik topaketaren webgunean. Aforoa 125 pertsonarentzat da, baina posible da topaketan online parte hartzea irudika.eus plataformaren bitartez. Plataforma horren bidez sektoreko profesionalek posible dute euren lanak erakustea, hitzordu profesionalak adostea editorial eta agenteekin, eta osorik ikustea Artiumen eskainiko diren eduki, hitzaldi eta tailer guztiak.
Irudika Euskadiko ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Artium Museoaren laguntzarekin.