Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak bere egonaldi artistikoen zazpigarren ediziorako epea ireki du, ilustrazio eta animazio grafikoaren kategorietan. Deialdiak pertsona bat hautatuko du espezialitate bakoitzerako, eta martxoaren 7tik maiatzaren 24ra bitartean egonaldia ahalbidetuko du Angoulême (Fra), Zapopan (Mex) eta Bilboko sorkuntza espazioetan. Azkenik, erakusketa bat egingo da Gasteizen.
Irudikak, Acción Cultural Española (AC/E), Fundación Vital Fundazioa, Fundación BilbaoArte Fundazioaren, Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l 'Image d' Angoulême, Guadalajarako Kultura (Mexiko) eta La Casa del Autor de Zapopan (Mexiko) languntzarekin ilustrazio eta animazio grafikoko profesionalei zuzendutako deialdi hau aurrera atara du.
Irudika egonaldiak bi kategoria desberdin ditu, ilustrazioa eta animazioa. Batetik, nazioarteko ilustrazio kategorian hautatutako pertsonak Irudikaren 2024. edizioko irudia sortuko du eta ilustrazio proiektu pertsonal bat garatuko du. Bestetik, animazioko kategorian hautatutako pertsonak (deialdi nazionala), animazioko proiektu pertsonal bat eta 20 eta 60 segundo tarteko pieza bat garatuko du, Irudikako 2024ren promozio-bideo gisa erabiliko dena. Animazio kategoria espainiar estatuan legezko egoitza duten pertsonentzat da, AC/Eren laguntzari esker, eta ilustrazio kategoria nazioarteko artistentzat da, Fundación Vital Fundazioaren babesarekin.
Hautatutako egoiliarrek 2.450€ gordineko zuzkidura ekonomikoa izango dute. 1.000€ egile- eskubide gisa, animazioa eta kartela lagatzeagatik. Beste 1300€ Euskadi-Angouleme bidaia- poltsa, mantenu eta material dieta gisa. Ilustratzaileek, gainera, La Maison des Auteurs, Irudika/F.Bilbaoarte eta Zapopaneko Egilearen Etxeak finantzatutako ostatuak izango dituzte, baita Burdeos-Guadalajara eta Guadalajara-Bilbo bidaia ere, Guadalajarako Jaurlaritzaren laguntzari esker. Euskal Irudigileak elkarteak 150€ emango ditu egoitzetako hasieran solasaldian parte hartzeagatik.
Egoitzaren egutegia martxoaren 7etik maiatzaren 24ra bitartekoa da, eta aurretiko aurkezpena du Gasteizko ZAS Kultur Gunean. Egonaldia Maison des Auteurs en Angoulême (Frantzia), La Casa del Autor de Zapopan (Mexiko), Impronta Casa Editora, Guadalajara (Mexiko) eta Fundación Bilbaoarte Fundazioan egingo da. Egoitza amaitzeko, Gasteizen erakusketaren inaugurazioan kartela aurkeztuko da.
EGONALDIEN FASEAK:
AURKEZPENA. 2024ko martxoaren 7a. Hitzaldia ZAS Kultur Gunean - Vitoria Gasteiz.
1. FASEA, martxoaren 8etik apirilaren 8ra. ANGULEMA - Maison des Auteurs. Irudiak sortzeko prozesua /kartela eta proiektu pertsonalak garatzeko prozesua.
2. FASEA: apirilaren 8/12etik maiatzaren 8era. GUADALAJARA eta ZAPOPAN - Egilearen Etxea - Impronta Casa Editora. Azken obra garatzeko eta ekoizteko prozesua.
3. FASEA BILBO- maiatzaren 12etik 24ra - Bilbaoarte Fundazioa. Instalaziorako piezak eta azken arteak ekoiztea
4. FASEA maiatzak 24an – Erakusketaren inaugurazioa VITORIA-GASTEIZen.
Deialdia irekita egongo da irailaren 25etik urriaren 25eko 23:59ra. Laguntza jaso ahal izateko, hautagaiek hauek aurkeztu behar dituzte: parte hartzeko eskabidea, curriculum vitae, hiru ilustrazio egilearen lanaren adierazgarri, egonaldian landuko den proiektua deskribatzen duen azalpena labur bat eta motibazioak azaltzeko gutun bat.
Irudika ekitaldia Euskal Irudigileak elkarteak (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak) antolatzen du erakunde hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa eta Artium Museoa. Halaber, Egonaldien programaren babesle dira Vital Fundazioa, (AC/E) Acción Cultural Española, Bilbaoarte eta La Maison des Auters d’Angouleme.