
ILUSTRATZAILEENTZAKO
HITZALDIAK
Hiru herrialdetako hizlariak ( HEGO KOREA, ERRESUMA BATUA eta ARGENTINA) izango dira Irudika 2019 ekitaldiko gonbidatuak, eta taldekako hiru hitzalditan parte hartuko dute. Herrialde horietan liburu eta ilustrazioaren nazioarteko azoka garrantzitsuak egiten dira, herrialde bakoitzeko joerak erakusten dituztenak. Herrialde horietako agenteak moderatzaile arituko dira Euskadirekin lotutako proiektu edo esperientziekin zerikusia duten ilustratzaile eta editoreekin egingo diren saioetan.
Hauek dira gure MARIA J. LUQUE (Argentina) · LIMONERO (Argentina) · gonbidatuak: MIREN ASIAIN (Euskadi) · ADA / FIL BUENOS AIRES JISU CHOI (Hego Korea) · SEOUL ILLUSTRATION FAIR · NOBROW / FLYING EYE BOOKS (EB) · WILLIAM GRILL (EB) · AOI / ASSOCIATION OF ILLUSTRATORS
EDITORE
ETA LITERATUR
AGENTEENTZAKO
HITZALDIAK
Munduko hainbat tokitako hizlariak –Carina Diez Solari (LA JOIE DE LIRE), Giovanna Ballin (CORRAINI EDIZIONI), Dolores Prades (REVISTA EMILIA), Juan Casal eta Sofía Noceti (Ediciones EL FUERTE)– mintzatuko dira eskubideen merkatuaz eta edizioaren sektoreko olatu berriez; bestalde, Euskadiko kultur eragile (Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutua, Artium Museoa)eta kultura sustatzen duten Espainiako erakunde zenbaitek (AC/CE) aztergai izango dituzte liburu industriak, argitaletxeak eta ilustratzaileak sustatzeko aukerak eta programa ekonomikoak.
HITZORDUAK
ETA ELKARRIZKETA
PROFESIONALAK
Irudika jaialdian badakigu networking sare on batek aukera ugari sor ditzakeela kontaktu eta harreman profesional berriak egiteko giro atsegin batean. Parte- hartzaileek aukera izango dute hitzordu profesionalak eskatzeko gure gonbidatuekin. Aukeratutako egileek 15 minutuko bilerak egingo dituzte eurekin portfolioak eta lanak erakusteko edo zalantzak argitzeko. Agente bakoitzak 16 egile aukeratuko ditu. Hauek dira bilera profesionaletan parte hartuko duten editorialak edo agenteak: NOBROW / FLYING EYE BOOKS (Sam Arthur)· BELLEZA INFINITA (Garikoitz Fraga) · LIMONERO (Manuel Rud) · REVISTA EMILIA (Dolores Prades) · CORRAINI EDIZIONI (Giovanna Ballin) · LA JOIE DE LIRE (Carina Diez Solari) · EDICIONES EL FUERTE (Sofía Noceti&Juan Casal) · ELKAR TALDEA · AOI / ASSOCIATION OF ILLUSTRATORS (Derek Brazell ) · ADA / FIL BUENOS AIRES (Alexiev Gandman) · SEOUL ILLUSTRATION FAIR · GRUPO SM · LARRAD EDICIONES · SANTILLANA)
Dossier honen lehen orrialdea Enparantza Aretoan kokatuko da ilustratzaileei eskainitako espazio batean.
Zuen eskaerarekin batera, dossierra beteta bidaltze hutsagatik, onartzen duzue ilustratzaileen gelan orrialde hau zintzilikatuta egotea.
(Zuen argazki erreala edo ilustratua jar dezakezue lehen orrian, biografiaren ondoan, jakin dezaten nortzuk zareten networking-eko momentuetan)
Deialdi Irekia
Eskaerak aurkezteko epeak: irailaren 18tik (asteazkena) urriaren 15eko 23:59ra arte
Interesatuek hautagaitza bidali beharko dute info@irudika.eus posta elektronikora, gaian hitz hauek jarrita: “Hitzorduak profesionalak ”.
SORPRESAZKO
TAILERRAK
Irudika jaialdian bost tailer sekretu egingo dira. Bertaratuek ez dute jakingo zein ilustratzaile izango duten maisu bi egunez, lau saiotan banatutako zortzi orduko tailerretan. 2019ko IRAKASLEAK:
WILLIAM GRILL · MIJU LEE · JISU CHOI · MIREN ASIAIN · MARIA J. LUQUE.
SEKTORE
PARALELOAK
Gure bileraren lehen egunean saio gehigarri bat egingo da sektore paraleloei buruz. Saio horretan, beste arlo batzuetako (zinema, animazioa, musika, diseinu grafikoa eta bideojokoak), eta haien proiektuetan parte hartutako ilustratzaileek elkarrekin bizi izandako esperientzien berri emango digute. Gure gonbidatuak dira: ÄTAKONTU KOLEKTIBOA· ANNA EMILIA LAITINEN (Pattern, moda eta ilustrazioa) · MUSEO FUNDACIÓN CRISTÓBAL BALENCIAGA · MUSEO ABC (Museoak eta ilustrazioa) LYONA · JAVIER MARISCAL (Zinema, bideoklipak eta ilustrazioa).
EGOITZA
ARTISTIKOAK:
Ilustrazioa / animazioa
Deialdi Irekia
Hautagaitzak bidaltzeko epea: irailaren 11tik (asteazkena) urriaren 15eko 23:59ra arte.