Katrin Stangl

Peter Hammer Verlag

Pamiela

Gabriel Pacheco

Leire Urbeltz

Petra ediciones

A buen paso

Iban Barrenetxea

Anna Castagnoli

Fil Guadalajara

Feria de Bologna

Frankfurt Buchmesse

Erakundearen proiectua:

Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa

Frantzia Kalea 24, 01002 Vitoria Gasteiz, Araba

18/10/2018

16h.>>22h.

Beste egun bat gehituko zaio topaketari sektore paraleloez jarduteko. Jardunaldi horretan beren esperientziak azalduko dizkigute beste diziplina batzuetan ari diren agenteek (zinema, animazio, musika, diseinu grafiko eta bideo-jokoetan ari direnek) eta beren proiektuetan inplikatutako ilustratzaileek.

Osteguna, urriak 18, Ekialde Goikoa Aretoa. 16:00etatik 22:00etara. 15:30ean akreditazioak entregatu eta ateak ireki.

Bideo-jokoak,
Musika eta Ilustrazioa

LOS RIOS DE ALICE

Arturo Monedero (Delirium)
Ane Pikaza
Juanma Latorre (Vetusta Morla)

Animazioa,
eta Komikia

PSICONAUTAS

Pedro Rivero
Fernando tarancón (Astiberri)
Ivan Miñambres (Uniko)

Actualidad, Musika
Diiseinu eta Ilustrazioa

REVISTAS

Lamono . Yorokobu . Gráffica

Ilustrazioa
eta Musika

ANTIGUA Y BARBUDA

Jon Juárez
Chema Rey
Angel Stanich

Diseinu grafikoa
eta Musika

UN HOMBRE RUBIO

Anna Romeu ( El Segell del primavera)
Christina Rosenvinge
Eider Corral
Susana Blasco

18

Osteguna

15:30 – 16:00    Ate-irekiera eta akreditazioak
16:00     sektore Paraleloen aurkezpena
16:15 – 17:00    Bideo-jokoak, Ilustrazioa eta Músika

LOS RIOS DE ALICE

Ane Pikaza . Juanma Latorre (Vetusta Morla) . Arturo Monedero (Delirium studio)

17:10 – 18:10    Komikia eta Animaziozko zinema

PSICONAUTAS

Alberto Vázquez . Ivan Miñambres (Uniko) . Pedro Rivero . Fernando Tarancón (Astiberri)

18:20 – 19:00     Ilustrazioa eta Musika

ANTIGUA Y BARBUDA

Jon Juárez . Txema Rey . Angel Stanich

19:20 – 20:00     Aldizkari ilustratuak

Fermín Abella (Yorokobu) . Eva Villazala y Antonella Sonza (Lamono Magazine) . Ana Gea y Víctor Palau (Gràffica)

20:10 – 21:00     Diseiseinu eta Musika

UN HOMBRE RUBIO

Christina Rosenvinge, Eider Corral, Susana Blasco, Anna Romeu (El Segell del Primavera)

21:00 – 21:30     Musika:

Ángel Stanich

22:00     Ate-itxiera

19

Ostirala

9:00     Akreditazioak eta ongi-etorri gosari
10:00     EUSKAL IRUDIGILEAK elkartearen eta “Irudika 19 Lehiaketako”

Museo liburuaren aurkezpena MEDIA VACA (Editorialaren eskutik) eta SERGIO LARA (animazioz)

11:30 – 13:30    Tailerrak
13:30 – 16:00     Bazkaria
16:00 – 18:00     Tailerrak
18:00 – 18:30     Kafearentzako etena
18:30 – 20:30     Mexiko hizlariak

Rubén Padilla (Fil GuadalajaraA) . Peggy Espinosa(Petra Ediciones) . Leire Urbeltz . Gabriel Pacheco

20:45 – 22:30     Koktela eta Networking-a
23:00     Ate-itxiera

20

Larunbata

9:00 – 11:00     Tailerren itxiera eta lanen erakusketa
11:00 – 11:30     Kafearentzako etena
11:30 – 13:00     Italia hizlariak

Anna Castagnoli . Elena Pasoli (Bologna Children’s Book Fair) . Arianna Squilloni (A Buen Paso) . Iban Barrenetxea

13:30 – 16:00     Bazkaria
16:00 – 18:00     Tailerrak eta hitzordu profesionalak
18:00 – 18:30     Tailerren itxiera eta Clausura de talleres y lanen erakusketa
18:30 – 19:00     Kafearentzako etena
19:00 – 21:00     Alemania hizlariak

Katrin Stangl . Pello Elzaburu (Pamiela) . Monika Bilstein (Peter Hammer Verlag) . Marifé Boix (Frankfurt Buchmesse)

21:00     Koktela, mokadutxoa eta Networking-a
22:00     Lehiaketetako epaia

Sergio Lara eta MEDIA VACA

22:30     Ekitaldiaren amaiera Musika

COQO DJ (Italia)

24:00     Ate-itxiera

AGENTEAK

MARIFÉ

BOIX

Frankfurt Buchmesse

Info
Frankfurteko Liburu Azokako presidenteordea da, eta han “Business Development Southern Europe, Latinamerica” saila zuzentzen du. Sail horrek, beste jarduera batzuen artean, Frankfurteko Liburu Azokaren enpresa-garapena eta garapen estrategikoa kudeatzen du bi eskualde horietan. 2016an METABOOKS Ltda. enpresaren sorrera bultzatu zuen MVB GmbH enpresarekin eta Brasileko Liburu Ganberarekin lankidetzan, azken honek eskaintzen duelarik Brasileko argitaletxeen metadatu plataforma osoena. 2012tik hona, CONTEC hitzaldiak antolatzen ditu Latinoamerikan, hots, edizio eta berrikuntza arloetako profesionalen arteko topaketak. 2013an martxan jarri zuen “International Convention of University Presses” izeneko foroa, Frankfurteko azokan urtero egiten dena unibertsitate eta akademia arloko edizioen azken joerak eztabaidatzeko. Fellowship Programme eta Invitation Programme argitaletxe arloko sustapen programen arduraduna da Frankfurteko azokan. Komisarioa izan zen 2007ko ohorezko gonbidatu izandako Kataluniako Kulturaren programan, Argentinakoan 2010ean eta Brasilekoan 2013an, eta Espainiaren arduradun izango da hau 2021ean Frankfurten aurkezten denean.

WEB

RUBÉN

PADILLA

FIL Guadalajara, Mexiko

Info
Nazioarteko Negozioetan lizentziatua, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako profesionalen koordinatzaile nagusia da. Bere zeregin nagusien artean dago programa zenbaiten edukiak garatzea, hala nola Nazioarteko Editoreen Foroarenak, Unibertsitateko eta Akademiako Edizioen Nazioarteko Foroarenak, Diseinu Editorialaren Nazioarteko Foroarenak eta Nazioarteko Ilustratzaileen Foroarenak (FILustra), besteak beste. 9. Iberoamérica Ilustra katalogoko epaimahai-kide izan zen 2018an. Hizlari aritu da argitalpen industriako hainbat forotan eta lanbide heziketako jardueretan, esaterako hauetan: Bolonia (Italia), Buenos Aires (Argentina), LéaLA (Estatu Batuak), Medellin (Kolonbia, FILIJ (Mexiko), Taipei (Taiwan), Bogota (Kolonbia) eta Oaxacako (Mexiko) liburu azoketan, eta baita ere topaketa espezializatuetan, hala nola Festilus (Txile), TLA Annual Conference (Estatu Batuak), FILI (Finlandia), eta Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian (Mexiko).

WEB

ELENA

PASOLI

Bologna Children`s Book Fair

Info
Elena Pasoli Veronako familia bateko kidea da baina Bolonian jaioa. Literatura Klasikoan lizentziatu zen l’Alma Mater Studiorum ikastegian. 1982an hasi zuen bere ibilbidea elkarte bateko prentsa atalean. Ondoren, BolognaFiere azokan sartu zen 1987an, eta han Ekitaldien Zerbitzua koordinatu zuen 2000ra arte, urte horretan Bologna Children’s Book Fair azokaren Project Manager izendatu baitzuten. 2006an enpresa hori utzi eta l’Area Comunicazione della Fondazione Alma Mater saileko zuzendari izendatu zuten Boloniako unibertsitatean. 2011n BolognaFiere azokara itzuli zen aholkulari gisa, eta horregatik 2014an berriro izendatu zuten Boloniako haur liburu azokako zuzendari.

WEB

IRUDIKA

KATRIN

STANGL

Ilustratzailea (ALEMANIA)

Info
Leipzigeko Ikusizko Arte akademian ikasia. Bere diziplina anitzeko obrak sari ugari jaso ditu. “Stark wie ein Bär” (“Forte come un orso”, Topipittori) da bere liburu ezagunenetako bat, hainbat sari eta aitortza jaso dituena. Argitalpen hori ezagun egin da haur literaturan hainbat animaliaren ezaugarriak irudikatzen dituelako lau kolore soilez egindako ilustrazio koloretsuekin. Katrinen lana orobat ikus daiteke “Bonjour Tristesse”, “Bienvenue au zoo de Kaboul” eta “Die Räuber von Toulouse” liburuetan, besteak beste. Bere ilustrazioek orobat interpretatu dute “The musicians of Bremen” ipuin herrikoia, espaziora joan ziren txakurren “Belka und Strelka im All” istorioa, eta Ray Bradburyren “Fahrenheit 451”. Une honetan marrazketa irakaslea da Aachen hiriko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean.

WEB

MONIKA

BILSTEIN

Editorea Peter Hammer Verlag (ALEMANIA)

Info
Monika Bilstein, 1958an jaioa, liburu-saltzaile izateko prestatu zen. 1987an hasi zen lanean Peter Hammer editorialarentzat, 1993tik ordezkari baimendu gisa eta 2001etik zuzendari nagusi bezala. Haurrentzako liburu-bilduma berritzaile bat sortu zuen, gaur egun Peter Hammer editorialeko produkzioaren oinarri dena, eta orobat argitaratu ditu Afrika nahiz Latinoamerikako literaturako hainbat liburu. Frankfurteko liburu azokari dagokionez, hainbat tailerretan parte hartu zuen Hanoi, Teherán, Lliv eta Bartzelonan. Batzordekide da Associate of Children’s Books Publishers eta Society for the Promotion of African, Asian and Latin American Literature erakundeetan.

WEB

PELLO

ELZABURU

Editorea Pamiela (EUSKADI)

Info
Pamiela euskal argitaletxeko burmuinetako bat. Pamiela 1983an sortu zen, geroztik 1.000tik gora titulu argitaratu ditu gaztelaniaz eta euskaraz diseinu biziki zaindu batekin, eta etengabeko presentzia publikoa dauka bere kultur eremuan. Fikziozko obrak argitaratzen ditu euskaraz (narratiba, poesia, haur eta gazte literatura), Etxepare sariketan parte hartzen du euskarazko bilduma ilustratuak sortzeko, eta baditu itzulita 100dik gora bilduma, zeinetan biltzen diren lan eta egile ezagunak, hala nola Wolf Elbruch alemana, Peter Hammer Verlag argitaletxe klasikokoa.

WEB

GABRIEL

PACHECO

Ilustratzailea (MEXIKO)

Info
Mexiko hiriko alde zaharrean jaio zen 1973an. Ilustrazioak egiten ditu liburu, egunkari eta kultur proiektuetarako. Ez zaio gustatzen bere buruari ilustratzaile esatea, baina ilustratzaile dihardu eta bizimodua hortik ateratzen saiatzen da. Beste jatorri batzuetatik mailegatutako ideiak erabiltzen ditu bere lana funtsatzeko, esaterako antzerkitik, zinematik, literaturatik eta, azkenaldian, argazkigintzatik. Bere ustez bizitza bera da sortzeko arrazoi bakarra: “kulunka poetikoa”. Kontzeptuak: anbiguoa, gertagaitza eta ziurgabea. Eta baita ere liburuaren jatorrizko ideia.

WEB

LEIRE

URBELTZ

Ilustratzailea (EUSKADI)

Info
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ilustrazio Sortzaile eta Ikusizko Komunikazio Teknika ikasketak egin zituen Eina Eskolan. Arte Ikerketa eta Sorkuntza masterra egin zuen UPV/EHUn, eta Haurrentzako Bilduma Ilustratuen masterra I con I eskolan. Hainbat egonaldi egin ditu nazioarteko egoitzetan, esaterako, Seuleko Sema Nanji-n (Hego Korea), Ciudad Juárez hiriko El Paso del Norte kultur zentroan (Mexiko) eta Pekineko Manga Art Studio zentroan (Txina). 2012an artista egoiliarra izan zen Bilbaoarte Fundazioan, 2015ean 1. saria irabazi zuen Nafarroako Arte Joven Topaketetan, 2016an diru-laguntza bat lortu zuen Nafarroako Gobernuaren Sorkuntzarako Laguntzen bidez, eta 2017an BBVA Fundazioaren Leonardo beka lortu zuen. Bakarkako hainbat erakusketa egin ditu Iruñean, Bilbon edo Gasteizen. Eta parte hartu du hainbat erakusketa kolektibotan Seulen, Bartzelonan, Madrilen, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Caceresen, Bradforden eta Pekinen. Ilustratzaile gisa, haur eta gazte literaturako liburuak argitaratu ditu. Gaur egun ilustratzailea eta artista plastikoa da, eta halaber hezitzaile artistikoa Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

WEB

PEGGY

ESPINOSA

Editorea Petra ediciones (MEXIKO)

Info
Editorea eta diseinatzaile grafikoa. 8 urtez lan egin zuen Madero inprimategian Vicente Rojo maisuarekin. 1990ean Petra Ediciones argitaletxea sortu zuen Guadalajaran. Siglo 21 egunkariko arte eta diseinu zuzendaria izan zen, eta diseinatzailea da Luvina aldizkarian. Sari eta aitortza asko jaso ditu Espainian eta nazioartean, hala nola: Best Children’s Publisher of the Year (2014), Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako saria Boloniako 51. Haur Liburu Azokan, hiru New Horizon Award –horiek ere Boloniako Azokan–, Meritu Editorialaren FIL saria 2015ean, Latinoamerikako Diseinu Editorialaren Saria 2016an (Fundación del Libro), Buenos Aireseko 42. Liburu Azokaren barruan, eta Meritu Editorialaren Juan Pablos saria 2017an, Mexikoko Industria Editorialaren Ganbera Nazionalaren eskutik. Venezuelako Liburu Bankuak bere liburu batzuk aukeratu ditu “Los Mejores Libros para Niños” bildumarako. 2018an epaimahai-kide izan zen Boloniako Azokako Ilustratzaile Erakusketan.

WEB

ARIANNA

SQUILLONI

Editorea A buen paso (ITALIA/ESPAÑA)

Info
Latindar eta Greziar Filologia ikasi zuen Italian, bere jaioterrian. Unibertsitateko ikasketak amaitutakoan, edizio eta argitaletxe kudeaketan espezializatu zen. Bartzelonan bizi da 2002az geroztik, Thule Ediciones argitaletxean lan egin zuen 2003tik 2007ra, Trampantojo liburuen bilduma bultzatuz, eta 2007tik 2008ra bitartean freelance editore aritu zen Progreso editorial mexikarrarentzat. Bere proiektu pertsonala mamituz, 2008an “A buen paso” argitaletxea sortu zuen, haurrentzako liburu oso ilustratuetan espezializatua –bildumak, ipuin ilustratuak nahiz poesia bildumak. Aldizkari espezializatuekin kolaboratzen du Espainian eta beste herrialde batzuetan, artikuluak, elkarrizketak eta aipamenak idatziz. Maiz hartzen du parte jardunaldi eta mahai-inguruetan, eta ikastaroak eta masterrak ematen ditu Espainian nahiz Latinoamerikan. 2017an epaimahai-kide izan zen Boloniako haur eta gazteen liburu azokako ilustratzaileen erakusketan, eta urte hartan bertan ekintzaile gazte onenaren XXIII Memorial Fernando Lara saria jaso zuen Liburu Ganberaren eskutik. Batzuetan, bilduma-liburuetarako testuak idazten ditu, eta hizkuntzak ikastea eta eskalatzea ditu bere jarduera gogokoenak.

WEB

IBAN

BARRENETXEA

Ilustratzailea (EUSKADI)

Info
Hamar urtez diseinu grafikoan lan egin ondoren, Iban Barrenetxea liburu ilustratuen munduan sartu zen 2010ean. Harrezkero, dozena bat liburutik gora ilustratu ditu, eta testua ere idatzi du horietako hainbatetan. Bere lanek nazioarteko hainbat sari jaso dituzte, eta Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen 2012an. Erakusketak egin ditu Espainian, Italian, Erresuma Batuan, Portugalen, Japonian… eta bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira.

WEB

ANNA

CASTAGNOLI

Ilustratzailea (ITALIA)

Info
Guraso italiarrengandik Frantziako Versaillesen jaiotako ilustratzailea, Frantzian, Estatu Batuetan eta Italian barrena bidaiatzen igaro zuen bere bizitzaren lehen zatia. Filosofia estetikoan graduatu ondoren, liburu ilustratuen munduan murgildu zen, huraxe baitzen bere interes guztiak biltzen zituen unibertsoa. Lanak argitaratu ditu Italian (Topipittori, Logos, Bohem Press), Frantzian (Seuil Jeunesse), Espainian (OQO, A buen Paso) eta Belgikan (De Eenhoorn, Pastel). LeFiguredeiLibri.com blog ezagunaren arduraduna izan da 2008az geroztik. 2014an epaimahai-kide izan zen Mostra deglo Illustratori erakusketan, Boloniako Haur Liburu Azokan, eta 2017an “Il manuale dell’illustratore” argitaratu zuen, haur liburuen ilustratzaile lanbideari buruzko gidaliburu bat. Kolaborazioak egin ditu antolakunde eta unibertsitateekin (BNF-Frantziako Liburutegi Nazionala; L’Album de la Ville de Vichy biurtekoa; Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gretel masterra, eta Madrileko Complutense Unibertsitateko udako eskola), eta nazioarteko aldizkariekin (Hamelín, ilustratzaile italiarra [Italia], Fuera de margen [Peonza, Espainia], Hors-Cadre [s] [Frantzia]). Gaur egun, Ilustrazioaren Historia eta Pertzepzio eta Ilustrazioaren Teoria irakasten ditu Sarmede Nazioarteko Eskolan, BK Milan espazioan, Turineko IED zentroan eta Bartzelonako Escola d’art i superior de disseny Serra y Abella ikastegian. Bartzelonan bizi da azken 10 urte hauetan.

WEB

SEKTORE

PARALELOAK

Bideo-Jokoak,

Musika eta Ilustrazioa

LOS RIOS DE ALICE

ARTURO

MONEDERO

Delirium Studios

Info

WEB

ANE

PIKAZA

Ilustratzailea

Info
WEB

JUANMA

LATORRE

Vetusta morla

Info

WEB

Animazioa

eta Komikia

PSICONAUTAS

PEDRO

RIVERO

Info

WEB

FERNANDO

TARANCÓN

Astiberri

Info

WEB

IVAN

MIÑAMBRES

Uniko

Info

WEB

Actualidad, Musika

Diseinu eta Ilustrazioa

REVISTAS

EVA

VILLAZALA

LAMONO MAZINE
Directora editorial

Info

WEB

ANTONELLA

SONZA

LAMONO MAGAZINE
Redactora jefe

Info

WEB

FERMÍN

ABELLA

YOROKOBU
Director editorial

Info

WEB

ANA

GEA

GRÁFFICA
Directora editorial

Info

WEB

VICTOR

PALAU

GRÁFFICA
Director editorial

Info

WEB

Ilustrazioa

eta Musika

ANTIGUA Y BARBUDA

JON

JUÁREZ

Ilustratzailea

Info

WEB

ANGEL

STANICH

Info

WEB

Diseinu Grafikoa

eta Musika

UN HOMBRE RUBIO

ANNA

ROMEU

El Segell del Primavera

Info

WEB

CHRISTINA

ROSENVINGE

Info

WEB

EIDER

CORRAL

Info

WEB

SUSANA

BLASCO

Ilustratzailea

Info

WEB

DITUZTEN EPAIMAHAIKIDEAK

LEHIAKETAK 2019

SERGIO

LARA

Info
Animatzailea
Sergio Larak betidanik atsegin izan ditu zinema, komikia, marrazki bizidunak, eta baita ere panpinekin jolastea. Hala, Sergiok Valentzian deskubritu zuen, Javier Tostado, Pablo Llorens eta David Caballer-en eskutik, ogibidetzat har zezakeela objektuei eta panpinei bizia ematea, stop-motion animazioaren bitartez. Haurtzaroko oroitzapenetara itzultzean ohartzen da stop-motion animazioa beti izan duela buruan, nonbait lozorroan. Phil Tippett, Harryhausen eta Will Vinton bezalako artistek eta Pingu bezalako telesailek arrastoa utzi zioten. Valentzian hainbat proiektu egin ondoren (adibidez, Clay Kids telesaila animatu eta zuzendu zuen), lanean hasi zen film luzeetan, laburretan eta publizitatean. Bere lanen artean aipagarriak dira “Anomalisa” (Charlie Kaufman eta Duke Johnson-ena), “Under the Apple Tree” (Erik Van Schaaik-ena), “Henrietta Bulkowski” (Rachel Johnson-ena) eta denetan berriena, “Isle of Dogs” (Wes Anderson-ena). Berrikitan “El diari de Bita i Cora” haurrentzako telesailaren animazioa egin du Valentziako telebista publiko berriarentzat.

WEB

BEGOÑA LOBO

VICENTE FERRER

Editoreak Media Vaca

Info
Vicente Ferrer Azcoitik (Valentzia, 1963) eta Begoña Lobo Abascalek (Bilbo, 1963) sortu zuten Media Vaca argitaletxea 1998an. Harrezkero, liburu oso ilustratuak egiten dituzte adin guztietako irakurleentzat. Argitaratzen dituzten lan gehienak umorezkoak, poesiazkoak eta misteriozkoak dira, eta kultura herrikoia animatzen dute. Zorretan sentitzen dira garai guztietan publiko zabal eta ezezagunarekin komunikatzen ahalegindu diren artista grafikoekin. Kontu eta ahalegin handiz ekiten diote proiektu berri bakoitzari, horregatik, hiru liburu bakarrik argitaratzen dituzte urtean. Gaur egun, hirurogeita lau liburu dituzte katalogoan, sei bilduma desberdinetan sailkatuta.

WEB

Hitzaldiak

eta mahai-inguruak

Aurtengo edizioan Mexiko, Italia eta Alemaniatik etorritako hizlariak izango dira Gasteizen. Herrialde horietan egiten dira munduko nazioarteko liburu azoka garrantzitsuenak, eta haietako agenteak moderatzaile-lanetan arituko dira jatorriagatik edo proiektuagatik herrialde horiekin lotuta dauden ilustratzaileen eta editoreen hitzaldietan.

Ostirala, 18:00etan.
RUBÉN PADILLAk, Guadalajarako FILeko profesionalen koordinatzaileak bere azoka aurkeztuko du, eta baita ere LEIRE URBELTZ euskal ilustratzailearen “Border Line” lana, bere bidaietan Mexikoko muga eremuetan izandako bizipenetan oinarritua, eta GABRIEL PACHECO ilustratzaile mexikarraren eta PEGGY ESPINOSA, Petra Ediciones etxeko editorearen lana.

Larunbata, 11:30ean.
ELENA PASOLIk Bologna Children’s Book Fair aurkeztuko du, eta moderatzaile-lanak egingo ditu IBAN BARRENETXEA euskal ilustratzailearen hitzaldian. Iban elkarlanean aritu da ARIANNA SQUILLONI italiarrarekin, zeina A buen paso etxeko zuzendaria baita eta hainbat argitalpen egin baititu ANNA CASTAGNOLI kritikari eta ilustratzailearen obrari buruz.

Larunbata, 19:30ean.
MARIFÉ BOIXek, Frankfurt Buchmesse azokako presidenteordeak, bere azoka izango du hizpide, eta gero txanda emango dio Peter Hammer Verlag etxeko (Wolf Erlbruch ilustratzailearen Alemaniako editorial historikoa) editore den MONIKA BILSTEINen lanari. Ondoren, ikusgai izango dira Pamiela argitaletxeko PELLO ELZABURUren lana (Pamielak euskarara itzuli ditu Wolfen liburuak), eta KATRIN STANGL ilustratzailearen obra, zeinak argitalpenak egin baititu Monikaren editorialean.

Euskadi munduarekin txirikordatzeko mahai-inguruak, mimo guztiarekin prestatu ditugunak.

 

Hitzorduak

eta elkarrizketa

profesionalak

Irudika jardunaldietan garrantzi handia ematen diogu networking espazioari, hau da, giro atsegin batean sareak eta kolaborazio berriak sortzeko topaguneari.
Aukera ematen diegu bertaratuei hitzordu profesionalak eskatzeko ekitaldiko hizlari nahiz profesionalekin; hauek eskatzaileen portfolioak aztertuko dituzte, gogokoenak aukeratuko dituzte, eta guk aukeratu horiei agenda antolatuko diegu. Aukera aparta berrikuspenak egiteko, proiektu berriak aurkezteko nahiz zalantza profesionalak argitzeko.

 Hitzordurik lortzen ez duten eskatzaileek aukera izango dute elkarrekin bildu eta solastatzeko kafe eta koktel espazioetan.

Argitaletxeak: PETRA EDICIONES (Mexiko) PAMIELA ARGITALETXEA (Euskadi) PETER HAMMER VERLAG (Alemania) A BUEN PASO (Italia/Espainia).

Nazioarteko Azoketako Agenteak: FIL GUADALAJARA, BOLOGNA FIERE, FRANKFURT BUCHMESSE.

Aldizkariak: YOROKOBU, GRÁFFICA, LAMONO.

Eskaerak aurkezteko epea Urriaren 15an bukatzen da. Dokumentazio guztia emailez bideratuko da helbide honetan: info@irudika.eus 

Baldintzak, datak eta hitzordu bat emateko prest izango diren hizlariak.

 

Sorpresazko

Tailerrak

Irudika ekitaldian bost tailer sekretu egingo dira, hain maiteak ditugun Isidrok eta Grassak antolatutako Albarracíneko topaketen omenaldi gisa. Bertaratuek ez dute jakingo zein ilustratzaile izango duten maisu bi egunez eta zortzi orduz, hitzaldi eta networking saioez osatutako lau unetan.

Hizlariak hainbat lekutatik heldu dira, bakoitzak bere ikuspegia dauka eta kolore desberdinekin marrazten dute:

ANNA CASTAGNOLI (Italia)
KATRIN STANGL (Alemania)
IBAN BARRENETXEA (Euskadi)
LEIRE URBELTZ (Euskadi)
GABRIEL PACHECO (Mexiko)

 

Sectore

paraleloak

Urriak 18: 20€

Sarbidea Ilustrazioaren industria paraleloei buruzko jardunaldira Ekialde Goikoa Aretoan.

Ordua: 16:00-22:00. OSTEGUNA
Baieztatutako gonbidatuak:

LOS RIOS DE ALICE
BIDEO-JOKOAK / MUSIKA / ILUSTRAZIOA:
Arturo Monedero (Delirium),
Ane Pikaza, Juanma Latorre (Vetusta Morla).

PSICONAUTAS
ANIMAZIOA / KOMIKIA:
Pedro Rivero, Fernando Tarancón (Astiberri), Ivan Miñambres (Uniko).

REVISTAS
ACTUALIDAD / MUSIKA / DISEINU / ILUSTRAZIOA
Eva Villazala & Antonella Sonza (Lamono), Fermín Abella (Yorokobu), Ana Gea & Victor Palau(Gráffica).

ANTIGUA Y BARBUDA
ILUSTRAZIOA / MUSIKA:
Jon Juárez, Chema Rey, Angel Stanich.

UN HOMBRE RUBIO
DISEINU GRAFIKOA / MUSIKA:
Anna Romeu(El Segell del Primavera), Christina Rosenvinge, Eider Corral, Susana Blasco.

Sektore Paraleloen jardunaldirako sarrerak aukera ematen du sartzeko bai Streaming bidezko hitzaldien aretora (ostirala eta larunbata), bai Networking espazioaren itxierako jaira (Coqo Dj-rekin, larunbat gauean).

Irudika

Illustrator Pass

Urriak 19-20: 70€ Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat / 80€ bazkide ez direnentzat

lustrazio editorialari buruzko jardunaldi profesionaletarako sarrerak barne hartzen ditu tailerrak, networking-a hitzordu profesionalak izateko eskubidearekin, eta plaza bat hitzaldien auditorioan.
PLAZA MUGATUAK: 125 parte-hartzaile.

SORPRESAZKO TAILERRAK:

Gabriel Pacheco

Katrin Stangl

Iban Barrenetxea

Leire Urbeltz

Anna Castagnoli

EDITOREAK, AGENTEAK ETA REVISTAS:

Peggy Espinosa (Petra Ediciones)

Monika Bilstein (Peter Hammer Verlag)

Pello Elzaburu (Pamiela)

Arianna Squiloni (A Buen Paso)

Rubén Padilla (FIL Guadalajara, Mexico)

Marifé Boix (Frankfurt Buchmesse)

Elena Pasoli (Bologna Children`s Book Fair)

Lamono, Yorokobu, Gráffica.

Irudika Pass

+ Sektore

Paraleloak

Urriak 18-19-20: 85€ Euskal Irudigileak elkarteko bazkideentzat / 95€ bazkide ez direnentzat