AGENTEAK

MARIFÉ

BOIX

Frankfurt Buchmesse

Info
Frankfurteko Liburu Azokako presidenteordea da, eta han “Business Development Southern Europe, Latinamerica” saila zuzentzen du. Sail horrek, beste jarduera batzuen artean, Frankfurteko Liburu Azokaren enpresa-garapena eta garapen estrategikoa kudeatzen du bi eskualde horietan. 2016an METABOOKS Ltda. enpresaren sorrera bultzatu zuen MVB GmbH enpresarekin eta Brasileko Liburu Ganberarekin lankidetzan, azken honek eskaintzen duelarik Brasileko argitaletxeen metadatu plataforma osoena. 2012tik hona, CONTEC hitzaldiak antolatzen ditu Latinoamerikan, hots, edizio eta berrikuntza arloetako profesionalen arteko topaketak. 2013an martxan jarri zuen “International Convention of University Presses” izeneko foroa, Frankfurteko azokan urtero egiten dena unibertsitate eta akademia arloko edizioen azken joerak eztabaidatzeko. Fellowship Programme eta Invitation Programme argitaletxe arloko sustapen programen arduraduna da Frankfurteko azokan. Komisarioa izan zen 2007ko ohorezko gonbidatu izandako Kataluniako Kulturaren programan, Argentinakoan 2010ean eta Brasilekoan 2013an, eta Espainiaren arduradun izango da hau 2021ean Frankfurten aurkezten denean.

WEB

RUBÉN

PADILLA

FIL Guadalajara, Mexiko

Info
Nazioarteko Negozioetan lizentziatua, Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako profesionalen koordinatzaile nagusia da. Bere zeregin nagusien artean dago programa zenbaiten edukiak garatzea, hala nola Nazioarteko Editoreen Foroarenak, Unibertsitateko eta Akademiako Edizioen Nazioarteko Foroarenak, Diseinu Editorialaren Nazioarteko Foroarenak eta Nazioarteko Ilustratzaileen Foroarenak (FILustra), besteak beste. 9. Iberoamérica Ilustra katalogoko epaimahai-kide izan zen 2018an. Hizlari aritu da argitalpen industriako hainbat forotan eta lanbide heziketako jardueretan, esaterako hauetan: Bolonia (Italia), Buenos Aires (Argentina), LéaLA (Estatu Batuak), Medellin (Kolonbia, FILIJ (Mexiko), Taipei (Taiwan), Bogota (Kolonbia) eta Oaxacako (Mexiko) liburu azoketan, eta baita ere topaketa espezializatuetan, hala nola Festilus (Txile), TLA Annual Conference (Estatu Batuak), FILI (Finlandia), eta Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian (Mexiko).

WEB

ELENA

PASOLI

Bologna Children`s Book Fair

Info
Elena Pasoli Veronako familia bateko kidea da baina Bolonian jaioa. Literatura Klasikoan lizentziatu zen l’Alma Mater Studiorum ikastegian. 1982an hasi zuen bere ibilbidea elkarte bateko prentsa atalean. Ondoren, BolognaFiere azokan sartu zen 1987an, eta han Ekitaldien Zerbitzua koordinatu zuen 2000ra arte, urte horretan Bologna Children’s Book Fair azokaren Project Manager izendatu baitzuten. 2006an enpresa hori utzi eta l’Area Comunicazione della Fondazione Alma Mater saileko zuzendari izendatu zuten Boloniako unibertsitatean. 2011n BolognaFiere azokara itzuli zen aholkulari gisa, eta horregatik 2014an berriro izendatu zuten Boloniako haur liburu azokako zuzendari.

WEB

IRUDIKA

KATRIN

STANGL

Ilustratzailea (ALEMANIA)

Info
Leipzigeko Ikusizko Arte akademian ikasia. Bere diziplina anitzeko obrak sari ugari jaso ditu. “Stark wie ein Bär” (“Forte come un orso”, Topipittori) da bere liburu ezagunenetako bat, hainbat sari eta aitortza jaso dituena. Argitalpen hori ezagun egin da haur literaturan hainbat animaliaren ezaugarriak irudikatzen dituelako lau kolore soilez egindako ilustrazio koloretsuekin. Katrinen lana orobat ikus daiteke “Bonjour Tristesse”, “Bienvenue au zoo de Kaboul” eta “Die Räuber von Toulouse” liburuetan, besteak beste. Bere ilustrazioek orobat interpretatu dute “The musicians of Bremen” ipuin herrikoia, espaziora joan ziren txakurren “Belka und Strelka im All” istorioa, eta Ray Bradburyren “Fahrenheit 451”. Une honetan marrazketa irakaslea da Aachen hiriko Zientzia Aplikatuen Unibertsitatean.

WEB

MONIKA

BILSTEIN

Editorea Peter Hammer Verlag (ALEMANIA)

Info
Monika Bilstein, 1958an jaioa, liburu-saltzaile izateko prestatu zen. 1987an hasi zen lanean Peter Hammer editorialarentzat, 1993tik ordezkari baimendu gisa eta 2001etik zuzendari nagusi bezala. Haurrentzako liburu-bilduma berritzaile bat sortu zuen, gaur egun Peter Hammer editorialeko produkzioaren oinarri dena, eta orobat argitaratu ditu Afrika nahiz Latinoamerikako literaturako hainbat liburu. Frankfurteko liburu azokari dagokionez, hainbat tailerretan parte hartu zuen Hanoi, Teherán, Lliv eta Bartzelonan. Batzordekide da Associate of Children’s Books Publishers eta Society for the Promotion of African, Asian and Latin American Literature erakundeetan.

WEB

PELLO

ELZABURU

Editorea Pamiela (EUSKADI)

Info
Pamiela euskal argitaletxeko burmuinetako bat. Pamiela 1983an sortu zen, geroztik 1.000tik gora titulu argitaratu ditu gaztelaniaz eta euskaraz diseinu biziki zaindu batekin, eta etengabeko presentzia publikoa dauka bere kultur eremuan. Fikziozko obrak argitaratzen ditu euskaraz (narratiba, poesia, haur eta gazte literatura), Etxepare sariketan parte hartzen du euskarazko bilduma ilustratuak sortzeko, eta baditu itzulita 100dik gora bilduma, zeinetan biltzen diren lan eta egile ezagunak, hala nola Wolf Elbruch alemana, Peter Hammer Verlag argitaletxe klasikokoa.

WEB

GABRIEL

PACHECO

Ilustratzailea (MEXIKO)

Info
Mexiko hiriko alde zaharrean jaio zen 1973an. Ilustrazioak egiten ditu liburu, egunkari eta kultur proiektuetarako. Ez zaio gustatzen bere buruari ilustratzaile esatea, baina ilustratzaile dihardu eta bizimodua hortik ateratzen saiatzen da. Beste jatorri batzuetatik mailegatutako ideiak erabiltzen ditu bere lana funtsatzeko, esaterako antzerkitik, zinematik, literaturatik eta, azkenaldian, argazkigintzatik. Bere ustez bizitza bera da sortzeko arrazoi bakarra: “kulunka poetikoa”. Kontzeptuak: anbiguoa, gertagaitza eta ziurgabea. Eta baita ere liburuaren jatorrizko ideia.

WEB

LEIRE

URBELTZ

Ilustratzailea (EUSKADI)

Info
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ilustrazio Sortzaile eta Ikusizko Komunikazio Teknika ikasketak egin zituen Eina Eskolan. Arte Ikerketa eta Sorkuntza masterra egin zuen UPV/EHUn, eta Haurrentzako Bilduma Ilustratuen masterra I con I eskolan. Hainbat egonaldi egin ditu nazioarteko egoitzetan, esaterako, Seuleko Sema Nanji-n (Hego Korea), Ciudad Juárez hiriko El Paso del Norte kultur zentroan (Mexiko) eta Pekineko Manga Art Studio zentroan (Txina). 2012an artista egoiliarra izan zen Bilbaoarte Fundazioan, 2015ean 1. saria irabazi zuen Nafarroako Arte Joven Topaketetan, 2016an diru-laguntza bat lortu zuen Nafarroako Gobernuaren Sorkuntzarako Laguntzen bidez, eta 2017an BBVA Fundazioaren Leonardo beka lortu zuen. Bakarkako hainbat erakusketa egin ditu Iruñean, Bilbon edo Gasteizen. Eta parte hartu du hainbat erakusketa kolektibotan Seulen, Bartzelonan, Madrilen, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Caceresen, Bradforden eta Pekinen. Ilustratzaile gisa, haur eta gazte literaturako liburuak argitaratu ditu. Gaur egun ilustratzailea eta artista plastikoa da, eta halaber hezitzaile artistikoa Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

WEB

PEGGY

ESPINOSA

Editorea Petra ediciones (MEXIKO)

Info
Editorea eta diseinatzaile grafikoa. 8 urtez lan egin zuen Madero inprimategian Vicente Rojo maisuarekin. 1990ean Petra Ediciones argitaletxea sortu zuen Guadalajaran. Siglo 21 egunkariko arte eta diseinu zuzendaria izan zen, eta diseinatzailea da Luvina aldizkarian. Sari eta aitortza asko jaso ditu Espainian eta nazioartean, hala nola: Best Children’s Publisher of the Year (2014), Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako saria Boloniako 51. Haur Liburu Azokan, hiru New Horizon Award –horiek ere Boloniako Azokan–, Meritu Editorialaren FIL saria 2015ean, Latinoamerikako Diseinu Editorialaren Saria 2016an (Fundación del Libro), Buenos Aireseko 42. Liburu Azokaren barruan, eta Meritu Editorialaren Juan Pablos saria 2017an, Mexikoko Industria Editorialaren Ganbera Nazionalaren eskutik. Venezuelako Liburu Bankuak bere liburu batzuk aukeratu ditu “Los Mejores Libros para Niños” bildumarako. 2018an epaimahai-kide izan zen Boloniako Azokako Ilustratzaile Erakusketan.

WEB

ARIANNA

SQUILLONI

Editorea A buen paso (ITALIA/ESPAÑA)

Info
Latindar eta Greziar Filologia ikasi zuen Italian, bere jaioterrian. Unibertsitateko ikasketak amaitutakoan, edizio eta argitaletxe kudeaketan espezializatu zen. Bartzelonan bizi da 2002az geroztik, Thule Ediciones argitaletxean lan egin zuen 2003tik 2007ra, Trampantojo liburuen bilduma bultzatuz, eta 2007tik 2008ra bitartean freelance editore aritu zen Progreso editorial mexikarrarentzat. Bere proiektu pertsonala mamituz, 2008an “A buen paso” argitaletxea sortu zuen, haurrentzako liburu oso ilustratuetan espezializatua –bildumak, ipuin ilustratuak nahiz poesia bildumak. Aldizkari espezializatuekin kolaboratzen du Espainian eta beste herrialde batzuetan, artikuluak, elkarrizketak eta aipamenak idatziz. Maiz hartzen du parte jardunaldi eta mahai-inguruetan, eta ikastaroak eta masterrak ematen ditu Espainian nahiz Latinoamerikan. 2017an epaimahai-kide izan zen Boloniako haur eta gazteen liburu azokako ilustratzaileen erakusketan, eta urte hartan bertan ekintzaile gazte onenaren XXIII Memorial Fernando Lara saria jaso zuen Liburu Ganberaren eskutik. Batzuetan, bilduma-liburuetarako testuak idazten ditu, eta hizkuntzak ikastea eta eskalatzea ditu bere jarduera gogokoenak.

WEB

IBAN

BARRENETXEA

Ilustratzailea (EUSKADI)

Info
Hamar urtez diseinu grafikoan lan egin ondoren, Iban Barrenetxea liburu ilustratuen munduan sartu zen 2010ean. Harrezkero, dozena bat liburutik gora ilustratu ditu, eta testua ere idatzi du horietako hainbatetan. Bere lanek nazioarteko hainbat sari jaso dituzte, eta Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen 2012an. Erakusketak egin ditu Espainian, Italian, Erresuma Batuan, Portugalen, Japonian… eta bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira.

WEB

ANNA

CASTAGNOLI

Ilustratzailea (ITALIA)

Info
Guraso italiarrengandik Frantziako Versaillesen jaiotako ilustratzailea, Frantzian, Estatu Batuetan eta Italian barrena bidaiatzen igaro zuen bere bizitzaren lehen zatia. Filosofia estetikoan graduatu ondoren, liburu ilustratuen munduan murgildu zen, huraxe baitzen bere interes guztiak biltzen zituen unibertsoa. Lanak argitaratu ditu Italian (Topipittori, Logos, Bohem Press), Frantzian (Seuil Jeunesse), Espainian (OQO, A buen Paso) eta Belgikan (De Eenhoorn, Pastel). LeFiguredeiLibri.com blog ezagunaren arduraduna izan da 2008az geroztik. 2014an epaimahai-kide izan zen Mostra deglo Illustratori erakusketan, Boloniako Haur Liburu Azokan, eta 2017an “Il manuale dell’illustratore” argitaratu zuen, haur liburuen ilustratzaile lanbideari buruzko gidaliburu bat. Kolaborazioak egin ditu antolakunde eta unibertsitateekin (BNF-Frantziako Liburutegi Nazionala; L’Album de la Ville de Vichy biurtekoa; Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gretel masterra, eta Madrileko Complutense Unibertsitateko udako eskola), eta nazioarteko aldizkariekin (Hamelín, ilustratzaile italiarra [Italia], Fuera de margen [Peonza, Espainia], Hors-Cadre [s] [Frantzia]). Gaur egun, Ilustrazioaren Historia eta Pertzepzio eta Ilustrazioaren Teoria irakasten ditu Sarmede Nazioarteko Eskolan, BK Milan espazioan, Turineko IED zentroan eta Bartzelonako Escola d’art i superior de disseny Serra y Abella ikastegian. Bartzelonan bizi da azken 10 urte hauetan.

WEB

SEKTORE

PARALELOAK

Bideo-Jokoak,

Musika eta Ilustrazioa

LOS RIOS DE ALICE

ARTURO

MONEDERO

Delirium Studios

Info

WEB

ANE

PIKAZA

Ilustratzailea

Info
WEB

JUANMA

LATORRE

Vetusta morla

Info

WEB

Animazioa

eta Komikia

PSICONAUTAS

PEDRO

RIVERO

Info

WEB

FERNANDO

TARANCÓN

Astiberri

Info

WEB

IVAN

MIÑAMBRES

Uniko

Info

WEB

Actualidad, Musika

Diseinu eta Ilustrazioa

REVISTAS

EVA

VILLAZALA

LAMONO MAZINE
Directora editorial

Info

WEB

ANTONELLA

SONZA

LAMONO MAGAZINE
Redactora jefe

Info

WEB

FERMÍN

ABELLA

YOROKOBU
Director editorial

Info

WEB

ANA

GEA

GRÁFFICA
Directora editorial

Info

WEB

VICTOR

PALAU

GRÁFFICA
Director editorial

Info

WEB

Ilustrazioa

eta Musika

ANTIGUA Y BARBUDA

JON

JUÁREZ

Ilustratzailea

Info

WEB

ANGEL

STANICH

Info

WEB

Diseinu Grafikoa

eta Musika

UN HOMBRE RUBIO

ANNA

ROMEU

El Segell del Primavera

Info

WEB

CHRISTINA

ROSENVINGE

Info

WEB

EIDER

CORRAL

Info

WEB

SUSANA

BLASCO

Ilustratzailea

Info

WEB

DITUZTEN EPAIMAHAIKIDEAK

LEHIAKETAK 2019

SERGIO

LARA

Info
Animatzailea
Sergio Larak betidanik atsegin izan ditu zinema, komikia, marrazki bizidunak, eta baita ere panpinekin jolastea. Hala, Sergiok Valentzian deskubritu zuen, Javier Tostado, Pablo Llorens eta David Caballer-en eskutik, ogibidetzat har zezakeela objektuei eta panpinei bizia ematea, stop-motion animazioaren bitartez. Haurtzaroko oroitzapenetara itzultzean ohartzen da stop-motion animazioa beti izan duela buruan, nonbait lozorroan. Phil Tippett, Harryhausen eta Will Vinton bezalako artistek eta Pingu bezalako telesailek arrastoa utzi zioten. Valentzian hainbat proiektu egin ondoren (adibidez, Clay Kids telesaila animatu eta zuzendu zuen), lanean hasi zen film luzeetan, laburretan eta publizitatean. Bere lanen artean aipagarriak dira “Anomalisa” (Charlie Kaufman eta Duke Johnson-ena), “Under the Apple Tree” (Erik Van Schaaik-ena), “Henrietta Bulkowski” (Rachel Johnson-ena) eta denetan berriena, “Isle of Dogs” (Wes Anderson-ena). Berrikitan “El diari de Bita i Cora” haurrentzako telesailaren animazioa egin du Valentziako telebista publiko berriarentzat.

WEB

BEGOÑA LOBO

VICENTE FERRER

Editoreak Media Vaca

Info
Vicente Ferrer Azcoitik (Valentzia, 1963) eta Begoña Lobo Abascalek (Bilbo, 1963) sortu zuten Media Vaca argitaletxea 1998an. Harrezkero, liburu oso ilustratuak egiten dituzte adin guztietako irakurleentzat. Argitaratzen dituzten lan gehienak umorezkoak, poesiazkoak eta misteriozkoak dira, eta kultura herrikoia animatzen dute. Zorretan sentitzen dira garai guztietan publiko zabal eta ezezagunarekin komunikatzen ahalegindu diren artista grafikoekin. Kontu eta ahalegin handiz ekiten diote proiektu berri bakoitzari, horregatik, hiru liburu bakarrik argitaratzen dituzte urtean. Gaur egun, hirurogeita lau liburu dituzte katalogoan, sei bilduma desberdinetan sailkatuta.

WEB