2020 ILUSTRAZIO

LEHIAKETA

ILUSTRAZIOAREN ARLOKO PROFESIONALENTZAKO EGONALDIA (MUNDU MAILAKOA)

IRUDIKAk, Vital Fundazioaren babesarekin eta lankidetzan arituz Bilbaoarte Fundazioa eta Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image d’Angoulême erakundeekin, deialdi hau plazaratu du ilustrazioaren arloko profesionalentzat.

Helburua.

Egonaldi honen helburua da lankidetza-sareak sortzea, sortzaileen mugikortasuna sustatzea, sormen arloko produkzioa bultzatzea eta atzerriko kultur erakundeen arteko loturak sendotzea.
Orobat helburutzat du ilustrazio grafikoaren arloko sorkuntza sustatzea.
Hala, egoiliar aukeratuak, munduko edozein lekutakoa izan daitekeenak, ilustrazio proiektu pertsonal bat garatuko du eta hurrengo IRUDIKA 2020 jaialdirako kartela + flyer-etarako elementu grafikoak sortuko ditu.

Hautatuak etapa eta toki desberdinetan egingo du bere egonaldia:

• 1 fasea: GASTEIZ. ZAS ESPAZIOA. 2020ko otsailak 6.

• 2 fasea: BILBO. 2020ko otsailaren 7tik martxoaren 4ra. BILBAOARTE FUNDAZIOA.

• 3 fasea: ANGULEMA. 2020ko martxoaren 4tik 27ra. Maison des Auteurs de Angoulême (Frantzia).

• 4 fasea: BILBO. 2020ko martxoaren 27tik apirilaren 5era. BILBOARTE FUNDAZIOA eta BOLOGNAKO AZOKARA joateko aukera (2020ko martxoaren 30etik apirilaren 2ra).

• 5 fasea: GASTEIZ. 2020ko apirilaren 5etik 7ra. VITAL FUNDAZIOA.

Egonaldirako hautagai izateko baldintzak.

Deialdian parte hartu ahal izango dute jarduteko gaitasuna duten pertsona fisikoek, baldin eta 18 urte baino gehiago badituzte.

Egoiliarrak konpromisoa hartuko du antolakuntzari beharrizan teknikoen zerrenda bat emateko, gutxienez egonaldia hasi baino hilabete lehenago. Sortzaileak berak ase beharko ditu antolakuntzak ase ezin dituen premia guztiak, edo bestela, bere teknika egokitu beharko du Maison des Auteurs d’Angoulême edo Bilbaoarte zentroek eskaintzen dituzten materialetara.

Sortzaileak konpromisoa hartzen du egonaldi artistikoaren etapa guztietako espazioetara joateko eta toki horiek modu arduratsuan erabiltzeko. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango material teknologikoa edo egoiliarren jabetzako materialen bat hausten edo galtzen bada.

Aurreko puntuan azaldu bezala, egoiliar aukeratuak ilustrazio proiektu pertsonal bat garatuko du eta hurrengo IRUDIKA 2020 jaialdirako kartela + flyer-etarako elementu grafikoak sortuko ditu.

Ilustratzaileak konpromisoa hartzen du hurrengo IRUDIKA jaialdirako kartela + flyer-etarako elementu grafikoak sasoiz entregatzeko, 2020ko maiatzaren 7an erabili daitezen.

ra berean, profesionalak konpromisoa hartzen du etorkizunean aipatzeko proiektu hau Irudikak Vital Fundazioaren laguntzarekin deitutako egonaldi baten emaitza dela.

Zuzkidura.

Hautatutako egoiliarrak hauek jasoko ditu:
• Diru-saria

Irudikak 2.100 € gordin eskainiko dizkio egoiliarrari, hiru fasetan ordainduta:

⁃ 100 € gordin otsailaren 6an Gasteizen igaro beharreko gauaren ostatu-gastuetarako.
⁃ 1.000 € egonaldiaren hasieran (otsailak 6), bidaia-poltsa eta mantenu-dietetarako (BEZik eta atxikipenik gabe). Kopuru horrekin ordaindu beharko ditu joan-etorriak (bizi den tokitik proiektua garatuko duen tokietara), mantenua eta materiala, eta Bolognara joaten bada, hango ostatua ere bai.
⁃ Proiektua amaitzean 1.000 € Irudika 2020 Animazio Sariagatik (% 19ko atxikipena izango du).

• Ostatuak, lan-espazioak eta baliabide teknikoak:

• 1. fasea: GASTEIZ. ZAS ESPAZIOA. 2020ko otsailak 6.
Egoiliarra 2020ko otsailaren 6an goizez iritsiko da Gasteizera prentsarekin hitz egiteko. Arratsaldez, egonaldiari hasiera emango dion solasaldian parte hartuko du Kike Infameren eskutik (Euskal Irudigileak).
100 € emango zaizkio Gasteizen gau bat igaro dezan (Irudikak kudeatuko du) eta 1.000 € gehiago joan-etorri, mantenu eta materialen gastuetarako.
Egoiliarrak 100 € jasoko ditu, diru horrekin Gasteizen gau batez ostatu hartzeko eta, hala behar badu, euskal ilustratzaileen elkarteak eta Irudika jaialdiko lantaldeak kudeatuko diote erreserba. Egun horretan bertan 1.000 € jasoko ditu joan-etorri, mantenu eta material gastuetarako

• 2. fasea: BILBO. 2020ko otsailaren 7tik martxoaren 4ra
Egoiliarrak bi logaleko apartamentu bat partekatuko du beste egoiliar batekin. Interneterako konexioa izango dute.
Lan-espazioa: BILBAOARTE FUNDAZIOA, zeina lanerako erabili ahal izango baitute astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara. Espazio horretan hainbat tailerretako (medialab, teknologia berriak, lana eta eskultura) teknikarien laguntza izango dute eta areto/estudio bat erabili ahal izango dute elkarrekin lan egiteko.

• 3. fasea: ANGULEMA. 2020ko martxoaren 4tik 27ra
Egonaldia Maison des Auteurs d’Angoulême zentroan izango duten lan-espaziotik hurbil. Egoiliarrak bi logelako apartamendua.

• 4. fasea: BILBO (2020ko martxoaren 27tik apirilaren 5era), BOLOGNAKO AZOKARA joateko aukerarekin (2020ko martxoaren 30etik apirilaren 2ra).
Egonaldia bi logelako apartamendu batean, beste egoiliar batekin partekatzeko.
Lan-espazioa: BILBAOARTE FUNDAZIOA, non instalazioak erabili ahal izango baitituzte fundazioaren bitartekoekin (plotter bidezko inprimaketa eta serigrafia) sortutako irudien azken emaitza lantzeko. Bestalde, aholkularitza jasoko dute beren obra azken erakusketan aurkezteko. Beste egoiliar batekin partekatuko du erakusketa.
Azken erakusketan, ilustratzaileak aukera izango du egonaldian egin duen lana aurkezteko eta sorkuntza-prozesuko materialak (zirriborroak, e.a.) erakusteko.

Egoiliarrak erabakitzen badu Bologna Children’s Book Fair azokara joatea, berak ordaindu beharko ditu joan-etorria eta hango egonaldia. Irudikak azokara joateko sarrera bat emango dio, bai eta Irudikak Bolognan egingo duen sustapen ekitaldirako gonbidapen bat, eta Euskal Irudigileak Elkarteko lantaldearekin ibiliko da.

• 5. fasea: GASTEIZ. 2020ko apirilaren 5etik 7ra.
Egoiliarrak Irudikak kudeatutako hotelean hartuko du ostatu.
Egoiliarrak bere obra erakutsiko du Vital Fundazioan apirilaren 6tik 28ra. Muntaia 2020ko apirilaren 5ean (igandea) egingo denez, animatzaileak konpromisoa hartzen du bideo zatiak apirilaren 3an (ostirala) entregatzeko, erakusketa instalatu baino lehen ikusi ahal izateko.
Apirilaren 6an, goizez, prentsaurreko bat egingo da eta arratsaldean inauguratuko da erakusketa. Inaugurazioa baino lehen, sortzaileak bere lanaz eta egonaldiaren esperientziaz hitz egingo du, eta Irudika 2020 Ilustrazioa Saria entregatuko zaio (1.000 euro gordin).

Baldintzak.

Laguntza jaso ahal izateko, hautagaiek hauxe aurkeztu behar dute:

• Curriculum vitae + 3 ilustrazio, egilearen lana erakusteko
• Txostena (2-5 orrialde). Egonaldian landuko den proiektuaren azalpena, gehienez 10.000 karakterekoa: nola egingo den, gaia eta zein teknika erabiliko diren. Marrazki, zirriborro eta diseinuak ere aurkeztu daitezke.
• Motibazioak azaltzeko gutun bat.
Zinpeko aitorpena, hautagaia aurkeztutako lanen egile bakarra dela adieraziz.
Interesatuek hautagaitza bidali beharko dute info@irudika.eus  posta elektronikora, gaian hitz hauek jarrita: “Residencia Ilustración Irudika Internacional”.

Hautaketa

Irudikak deitutako epaimahai batek aztertuko ditu hautagaitza guztiak eta azken hautagaia aukeratuko du, egonaldiaren baldintzak zuzenean formalizatuko dituelarik hautatuarekin. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Ez da emaitzarik jakinaraziko telefonoz, egoiliar bezala hautatua izan denaren kasuan salbu.

Hautagaitzak bidaltzeko epea: irailaren 6tik urriaren 15eko 23:59ra arte.
Ez da espedienterik onartuko une horretatik aurrera.

Balorazio Batzordeak egonaldia eman gabe utzi ahal izango du, baldin eta aurkeztutako lanek ez badute behar beste meritu.
Amaierako erabakia www.irudika.eus web orrietan argitaratuko da, eta onuradunei jakinaraziko zaie emandako helbidean.

Deialdiaren baldintzak.

1. Jabetza intelektuala.
Parte-hartzaileek aitortzen dute aurkezten dituzten lanak orijinalak eta eurek eginak direla, eta bermatzen dute badituztela lan horien gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztiak. Zentzu horretan, bermatzen dute antolatzaileek arazo gabe erabil ditzaketela eta ez dietela leporatuko berme hori ez betetzeak zuzenean edo zeharka eragin ditzakeen kalteen erantzukizunik.
Hautatuak espresuki baimentzen ditu antolatzaileak bere izena erabil dezaten egoki deritzen eran deialdi honen helburuetarako.

2. Datuen babesa.
Parte-hartzaileek onartzen dute deialdi honetarako emandako datu pertsonalak erabiliak izan daitezkeela antolatzaileen jabetzako izaera pertsonaleko datu fitxategietan (lehiaketetako parte-hartzeak, kontratazioa eta fakturazioa) deialdi hau kudeatu ahal izateko. Posible da datuetara sartu, datuak zuzendu, ezeztatu edo aurkaratzeko eskubideak erabiltzea mezu bat bidalita helbide hauetako batera:EUSKAL IRUDIGILEAK – ASOCIACION PROFESIONAL DE ILUSTRADORAS/ES DE EUSKADI, Posta kutxatila 10038-48005, Bilbo, edo info@euskalirudigileak.com.

3. Parte-hartzaileen irudi eskubideak.

Parte-hartzaileek jakin behar dute agertu daitezkeela egonaldiak dirauen bitartean Areto barruan ateratako irudietan (argazkiak, bideoak, e.a.), informazio edo sustapen helburuekin zabaltzeko, eta baimena ematen dute erabilpen horretarako.

4. Oinarriak onartzea.
Parte-hartzaileek oinarri hauek onartzen dituzte deialdira aurkezte hutsagatik.

5. Egonaldiak dirauen bitartean garatutako jardueraren zabalkundea.
Onuradunak konpromisoa hartzen du berariaz aipatzeko aurkeztutako obra garatzeko lanen zati bat Vital Fundazioa eta Irudika 2020 elkarteek deitutako egonaldiaren barruan egin dela, eta aipamen hori egingo da egonaldia amaitu ondoren obraren zabalkundea egiteko edo editatzeko antolatzen diren ekintza guztietan.
Xehetasun gehiago behar baduzu, idatzi helbide honetara:
info@irudika.eus 

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookien erabilera Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu.

ACEPTAR
Aviso de cookies