2020 ANIMAZIO

LEHIAKETA

RESIDENCIA PARA PROFESIONALES DE LA ANIMACIÓN ESPAÑOLES (O RESIDENTES EN ESPAÑA)

IRUDIKAk, Acción Cultural Española (AC/E) erakundearen babesarekin eta elkarlanean arituz Vital Fundazioa, Bilbaoarte Fundazioa eta Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image d’Angoulême erakundeekin,deialdi hau plazaratu du Espainiako edo atzerriko hainbat tokitan zortzi asteko egonaldi bat eskatu nahi duten animazioaren arloko profesional espainiarrentzat edo AIZ (Espainiako Barne Ministerioak emandako Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) duten atzerritarrentzat.

Helburua.

Egonaldi honen helburua da lankidetza-sareak sortzea, Espainiako sortzaileen mugikortasuna sustatzea, sormen arloko produkzioa bultzatzea eta Espainiako eta atzerriko kultur erakundeen arteko loturak sendotzea.Orobat helburutzat du animazio grafikoaren arloko sorkuntza sustatzea. Horretarako, hautatutako egoiliarrak animaziozko proiektu pertsonal bat garatu beharko du, 20-60 segundo arteko gortina bat, hurrengo Irudika 2020 Jaialdian erabiltzeko.

Hautatuak etapa eta toki desberdinetan egingo du bere egonaldia:

• 1 fasea: GASTEIZ. ZAS ESPAZIOA. 2020ko otsailak 6.

• 2 fasea: BILBO. 2020ko otsailaren 7tik martxoaren 4ra. BILBAOARTE FUNDAZIOA.

• 3 fasea: ANGULEMA. 2020ko martxoaren 4tik 27ra. Maison des Auteurs de Angoulême (Frantzia).

• 4 fasea: BILBO. 2020ko martxoaren 27tik apirilaren 5era. BILBOARTE FUNDAZIOA eta BOLOGNAKO AZOKARA joateko aukera (2020ko martxoaren 30etik apirilaren 2ra).

• 5 fasea: GASTEIZ. 2020ko apirilaren 5etik 7ra. VITAL FUNDAZIOA.

Egonaldirako hautagai izateko baldintzak.

Deialdian parte hartu ahal izango dute jarduteko gaitasuna duten pertsona fisikoek, baldin eta 18 urte baino gehiago badituzte eta Espainiako nortasun agiria edo AIZ badute (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia, Espainiako Barne Ministroak emana).

Hautagai bat egoiliar izateko aukeratzen bada, frogatu beharko du badituela Espainiako eta Europako osasun txartelak edo aseguru pribatu bat, egonaldiak dirauen bitartean jazo litezkeen gertakizun medikoak estaltzeko.

Egoiliarrak konpromisoa hartuko du antolakuntzari beharrizan teknikoen zerrenda bat emateko, gutxienez egonaldia hasi baino hilabete lehenago. Sortzaileak berak ase beharko ditu antolakuntzak ase ezin dituen premia guztiak, edo bestela, bere teknika egokitu beharko du Maison des Auteurs d’Angoulême edo Bilbaoarte zentroek eskaintzen dituzten materialetara.

Sortzaileak konpromisoa hartzen du egonaldi artistikoaren etapa guztietako espazioetara joateko eta toki horiek modu arduratsuan erabiltzeko. Antolatzaileek ez dute erantzukizunik izango material teknologikoa edo egoiliarren jabetzako materialen bat hausten edo galtzen bada.

Aurreko puntuan azaldu bezala, hautatutako egoiliarrak animaziozko proiektu pertsonal bat garatu beharko du egonaldian zehar, 20-60 segundo arteko gortina bat, hurrengo Irudika 2020 Jaialdian erabiltzeko.

Amaierako erakusketarako, animatzaileak egonaldiko lan-prozesua eta amaitutako animazioa aurkeztuko ditu, animazio horrexen gutxienez 30 segundoko zati animatu proiektagarriak erakutsiz.

Animatzaileak konpromisoa hartzen du gortina animatua eta kredituak entregatzeko eta prest edukitzeko2020ko maiatzaren 7an erabili ahal izateko.

Animatzaileak konpromisoa hartzen du orobat Irudika, AC/E eta eginiko lanetan kolaboratu duten gainerako erakundeen laguntza akreditatzeko.

Zuzkidura.

Hautatutako egoiliarrak hauek jasoko ditu:
• Diru-saria

Irudikak 2.100 € gordin eskainiko dizkio egoiliarrari, hiru fasetan ordainduta:
• 100 € gordin otsailaren 6an Gasteizen igaro beharreko gauaren ostatu-gastuetarako.
• 1.000 € egonaldiaren hasieran (otsailak 6), bidaia-poltsa eta mantenu-dietetarako (BEZik eta atxikipenik gabe). Kopuru horrekin ordaindu beharko ditu joan-etorriak (bizi den tokitik proiektua garatuko duen tokietara), mantenua eta materiala, eta Bolognara joaten bada, hango ostatua ere bai.
• Proiektua amaitzean 1.000 € Irudika 2020 Animazio Sariagatik (% 19ko atxikipena izango du).

• Ostatuak, lan-espazioak eta baliabide teknikoak:

• 1 fasea: GASTEIZ. ZAS ESPAZIOA.2020ko otsailak 6.
Egoiliarra 2020ko otsailaren 6an goizez iritsiko da Gasteizera prentsarekin hitz egiteko. Arratsaldez, egonaldiari hasiera emango dion solasaldian parte hartuko du Kike Infameren eskutik (Euskal Irudigileak).
100 € emango zaizkio Gasteizen gau bat igaro dezan (Irudikak kudeatuko du) eta 1.000 € gehiago joan-etorri, mantenu eta materialen gastuetarako.
Egoiliarrak 100 € jasoko ditu, diru horrekin Gasteizen gau batez ostatu hartzeko eta, hala behar badu, euskal ilustratzaileen elkarteak eta Irudika jaialdiko lantaldeak kudeatuko diote erreserba. Egun horretan bertan 1.000 € jasoko ditu joan-etorri, mantenu eta material gastuetarako.

• 2 fasea: BILBO. 2020ko otsailaren 7tik martxoaren 4ra
Egoiliarrak bi logaleko apartamentu bat partekatuko du beste egoiliar batekin. Interneterako konexioa izango dute.
Lan-espazioa: BILBAOARTE FUNDAZIOA, zeina lanerako erabili ahal izango baitute astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara. Espazio horretan hainbat tailerretako (medialab, teknologia berriak, lana eta eskultura) teknikarien laguntza izango dute eta areto/estudio bat erabili ahal izango dute elkarrekin lan egiteko.

• 3 fasea: ANGULEMA. 2020ko martxoaren 4tik 27ra
Egonaldia Maison des Auteurs d’Angoulême zentroan izango duten lan-espaziotik hurbil. Egoiliarrak bi logelako apartamendu bat izango du, Interneterako konexioarekin, beste egoiliar batekin partekatzeko.

• 4 Fasea : BILBO (2020ko martxoaren 27tik apirilaren 5era), BOLOGNAKO AZOKARA joateko aukerarekin (2020ko martxoaren 30etik apirilaren 2ra).
Egonaldia bi logelako apartamendu batean, beste egoiliar batekin partekatzeko.
Lan-espazioa: BILBAOARTE FUNDAZIOA, non instalazioak erabili ahal izango baitituzte fundazioaren bitartekoekin (plotter bidezko inprimaketa eta serigrafia) sortutako irudien azken emaitza lantzeko. Bestalde, aholkularitza jasoko dute beren obra azken erakusketan aurkezteko. Azken erakusketan, animatzaileak egonaldian egin duen bideo animatua aurkeztuko du eta sorkuntza-prozesuko materialak (zirriborroak eta fotogramak) erakutsiko ditu. Beste egoiliar batekin partekatuko du erakusketa. 


Egoiliarrak erabakitzen badu Bologna Children’s Book Fair azokara joatea, berak ordaindu beharko ditu joan-etorria eta hango egonaldia. Irudikak azokara joateko sarrera bat emango dio, bai eta Irudikak Bolognan egingo duen sustapen ekitaldirako gonbidapen bat, eta Euskal Irudigileak Elkarteko lantaldearekin ibiliko da.

• 5 Fasea: GASTEIZ. 2020ko apirilaren 5etik 7ra.

VITAL FUNDAZIOA.
Egoiliarrak Irudikak kudeatutako hotelean hartuko du ostatu.
Egoiliarrak bere obra erakutsiko du Vital Fundazioan apirilaren 6tik 28ra. Muntaia 2020ko apirilaren 5ean (igandea) egingo denez, animatzaileak konpromisoa hartzen du bideo zatiak apirilaren 3an (ostirala) entregatzeko, erakusketa instalatu baino lehen ikusi ahal izateko.

Apirilaren 6an, goizez, prentsaurreko bat egingo da eta arratsaldean inauguratuko da erakusketa. Inaugurazioa baino lehen, sortzaileak bere lanaz eta egonaldiaren esperientziaz hitz egingo du, eta Irudika 2020 Animazio Saria entregatuko zaio (1.000 euro gordin).

Baldintzak.

Laguntza jaso ahal izateko, hautagaiek hauxe aurkeztu behar dute:

• Curriculum vitae, 2016-2019 artean eginiko lanik esanguratsuenetako batzuk atxikita. Lanek gutxienez 30 segundo eta gehienez 10 minutu izango dituzte, mp4 formatuan aurkeztu beharko dira eta gehienez 100 Mb izan ditzakete.
• Egonaldian landuko den gortinaren proiektuaren azalpena, gehienez 10.000 karakterekoa: nola egingo den, gaia eta zein teknika erabiliko diren. Marrazki, zirriborro eta diseinuak ere aurkeztu daitezke.
• Motibazioak azaltzeko gutun bat.
• Zinpeko aitorpena, hautagaia aurkeztutako lanen egile bakarra dela adieraziz.

Interesatuek hautagaitza bidali beharko dute info@irudika.eus  posta elektronikora, gaian hitz hauek jarrita: “Residencia Animación Irudika Nacional”.

Hautaketa.

Irudikak deitutako epaimahai batek aztertuko ditu hautagaitza guztiak eta azken hautagaia aukeratuko du, egonaldiaren baldintzak zuzenean formalizatuko dituelarik hautatuarekin. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Ez da emaitzarik jakinaraziko telefonoz, egoiliar bezala hautatua izan denaren kasuan salbu.

Hautagaitzak bidaltzeko epea: irailaren 11tik (asteazkena) urriaren 15eko 23:59ra arte.

Ez da espedienterik onartuko une horretatik aurrera.
Balorazio Batzordeak egonaldia eman gabe utzi ahal izango du, baldin eta aurkeztutako lanek ez badute behar beste meritu.
Amaierako erabakia www.irudika.eus eta www.accioncultural.es web orrietan argitaratuko da, eta onuradunei jakinaraziko zaie emandako helbidean.

Deialdiaren baldintzak.

1. Jabetza intelektuala.
Parte-hartzaileek aitortzen dute aurkezten dituzten lanak orijinalak eta eurek eginak direla, eta bermatzen dute badituztela lan horien gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztiak. Zentzu horretan, bermatzen dute antolatzaileek arazo gabe erabil ditzaketela eta ez dietela leporatuko berme hori ez betetzeak zuzenean edo zeharka eragin ditzakeen kalteen erantzukizunik.
Hautatuak espresuki baimentzen ditu antolatzaileak bere izena erabil dezaten egoki deritzen eran deialdi honen helburuetarako.

2. Datuen babesa.
Parte-hartzaileek onartzen dute deialdi honetarako emandako datu pertsonalak erabiliak izan daitezkeela antolatzaileen jabetzako izaera pertsonaleko datu fitxategietan (lehiaketetako parte-hartzeak, kontratazioa eta fakturazioa) deialdi hau kudeatu ahal izateko. Madrileko Jose Abascal kaleko 4. zenbakiko 4. solairuan baliatu ahal izango da datuak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko eskubidea.

3. Parte-hartzaileen irudi eskubideak..
Parte-hartzaileek jakin behar dute agertu daitezkeela egonaldiak dirauen bitartean Areto barruan ateratako irudietan (argazkiak, bideoak, e.a.), informazio edo sustapen helburuekin zabaltzeko, eta baimena ematen dute erabilpen horretarako.

4. Oinarriak onartzea.
Parte-hartzaileek oinarri hauek onartzen dituzte deialdira aurkezte hutsagatik.

5. Egonaldiak dirauen bitartean garatutako jardueraren zabalkundea.
Onuradunak konpromisoa hartzen du berariaz aipatzeko aurkeztutako obra garatzeko lanen zati bat Acción Cultural Española eta Irudika 2020 elkarteek deitutako egonaldiaren barruan egin dela, eta aipamen hori egingo da egonaldia amaitu ondoren obraren zabalkundea egiteko edo editatzeko antolatzen diren ekintza guztietan.
Xehetasun gehiago behar baduzu, idatzi helbide honetara:
info@irudika.eus 

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookien erabilera Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu.

ACEPTAR
Aviso de cookies