SEKTORE

PARALELOAK

Pattern, moda

eta ilustrazioa

IBAI LEÓN

SARA CAMPILLO

Ätakontu kolektiboa (EUSKADI)

Info
ARTISTAK / ESTANPATZAILEAK / DISEINATZAILEAK

Ätakontu kolektiboa Bilbon kokatuta dago eta Bilbon egiten du lan. 2008aren amaieran eta 2009aren hasieran sortu zuten oihalen estanpazioan oinarrituriko proiektu artistiko hau. Oihalera eramaten dute beren lan grafikoa, betiere artearen eta ez-artearen arteko mugekin jolastuz.

Bekak jaso ondoren produkzio artistikoko hainbat zentrotan, hala nola Bilboko Bilbaoarte Fundazioan edo Donostiako Artelekun, eta hainbat aldiz parte hartu ondoren txapelketa eta ekitaldietan, erabaki zuten euren proiektua handitzea eta, hala, 2012ko apirilean ireki zuten euren showroom-tailerra Bilbon.

Eurek diseinatu, ebaki, josi eta estanpatzen dituzte euren produktu guztiak Bilboko tailerrean. Teknologia berriak eta prozesu tradizionalak uztartzen dituzte jantzigintza-prozesuan. 


WEB

ANNA EMILIA

LAITINEN

Ilustratzailea (FINLANDIA)

Info
ILUSTRATZAILEA

Anna Emilia Laitinen 1983an jaio zen Finlandian, Leppävirta izeneko herri txiki batean.

Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Finlandian eta Islandian, eta ilustrazio-lanetan hasi zen.

Istorioak margotzen ditu klimari, paisaiei eta naturaren menpe bizi diren pertsonei buruz. Bere obrak mundu osoan argitaratzen dira liburuetan, aldizkarietan, zorion-txarteletan eta bildumen azaletan.

Gaur egun Tamperen bizi da, laku urdinez eta pinudiz inguratutako hiri batean, urtaroen joan-etorriari beha.

WEB

Museoak

eta ilustrazioa

MIREN

VIVES

Cristóbal Balenciaga Museoa (EUSKADI)

Info
CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOKO ZUZENDARI NAGUSIA.

Miren Vives Almandoz
Ekonomialaria prestakuntzaz, 17 urtetik gorako ibilbide profesionala egin du kulturaren sektorean, hain zuzen museoen plangintza estrategikoan eta kudeaketan, eta, aurrerago, sektore publikoko kultur politiken analisi, diseinu eta inplementazioan.

Arlo honi buruzko hainbat azterlan eta artikuluren egilea da, eta kultur kudeaketako diziplinen irakasle gisa kolaboratu du Estatuko zein nazioarteko hainbat hezkuntza-erakundetan.

2014az geroztik, zuzendari nagusia da Getariako Cristóbal Balenciaga museoan, goi-mailako joskintzako maisuaren figura eta obra etengabe kontserbatzen, aztertzen eta zabaltzen duen erakundean.

WEB

INMACULADA

CORCHO

ABC Museoa (MADRIL)

Info
MARRAZKI ETA ILUSTRAZIOAREN ABC MUSEOKO ZUZENDARIA / ABC BILDUMA FUNDAZIOA.

Artearen Historian lizentziatu zen Extremadurako Unibertsitatean, Arte Moderno eta Garaikideko espezialitatearekin (1986-1991), eta Museografia eta Erakusketa Tekniken Master bat egin zuen Madrileko Fundación Camuñas Arkitekturako Goi-mailako Zentroan 1994 eta 1995 bitartean.

2003an Artelanen Tasazio eta Peritutza ikasketak egin zituen Madrileko Arte eta Antzinako Objektuen Eskolan, eta Marrazki eta Ilustrazioko ABC Museoko (ABC Bilduma Fundazioa) zuzendaria da 2007tik.

Bere ibilbide profesionalean hitzaldi, eskola eta konferentzia ugari eman ditu museografiari, erakusketen diseinuari eta paper gaineko obren kontserbazio eta manipulazioari buruz.

Hainbat erakusketa-proiektutako komisario eta zuzendaria izan da.

WEB

Zinema, bideoklipak

eta ilustrazioa

LYONA

Ilustratzailea, errealitzatzailea (KATALUNIA)

Info
ILUSTRATZAILEA / ERREALIZATZAILEA


Marta Puig, Lyona izenarekin ezagunagoa, 1979an jaio zen Bartzelonan eta errealizatzailea eta ilustratzailea da.

Zuzendaritza-ikasketak egin zituen ESCACen, eta laurogeitik gora bideoklip egin ditu musika talde ezagunentzat: Love of Lesbian, Sidonie, Lori Meyers, Carlos Sadness, Amaral eta beste hainbat.

2011n argitaratu zuen bere lehen ipuin ilustratua, Yo mataré monstruos por ti, Santi Balmesek idatzia; harrezkero, beste 15 liburu argitaratu ditu, besteak beste, Mis primeros Primeros Besos, Mr. Garabato, eta Alyona.

WEB

JAVIER

MARISCAL

Ilustratzailea, diseinatzailea (KATALUNIA)

Info
ILUSTRATZAILEA / DISEINATZAILEA

Valentzian jaioa, 1971n Bartzelonara joan zen eta diseinu grafikoa ikasi zuen Elisava Eskolan. 1973an Rrollo Enmascarado sortu zuen beste bazkide batzuekin batera, Espainiako lehen underground komikia. 70eko hamarkadaren amaieran ekin zion bere ibilbide profesionalari, hainbat erakusketa artistiko eginaz eta aldizkari ugaritan nahiz libururen batean argitaratuz. Orobat diseinatu zuen Bar Cel Ona kartela, hiriaren ikurretako bat bihurtu dena (Bartzelona 1979).

1988an Cobi aukeratua izan zen 92ko Bartzelonako Joko Olinpikoetako maskota izateko. Handik urtebetera, Javier Mariscalek Mariscal Estudioa sortu zuen Palo Alton. Espainiako lehen diziplina anitzeko sorkuntza estudioa izan zen. 1999an Diseinuko Sari Nazionala irabazi zuen.

2010ean Chico y Rita animaziozko film luzea estreinatu zen, berak zuzendua Fernando Truebarekin batera. Proiektuak Goya sari bat irabazi zuen eta Oscar sarietarako izendatu zuten animaziozko pelikula onenaren sailean. Enkargu eta sari ugariren ondoren, gaur egun They Shot the Piano Player proiekturako (Fernando Truebarekin batera zuzenduko duen animaziozko pelikula dokumentala) marrazkien zirriborroak egiten ari da.

WEB

ILUSTRAZIO

MUNDUA

MIREN

ASIAIN LORA

Ilustratzailea (EUSKADI)

Info
ILUSTRATZAILEA

Miren Iruñean jaio zen 1988an eta Buenos Airesen bizi da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Buenos Airesen egin zuen karrerako azken urtea. Espainia, Argentina eta Mexikoko hainbat erakusketatan erakutsi du bere lana.

Kartelak egin ditu musika eta antzerki proiektu nahiz jaialdietarako, eta irudi-proiektu bat ere bai Amnesty International-entzat. 2012an Etxepare Illustrated Album Award saria irabazi zuen berak idatzi eta ilustratutako Hara liburuarekin. 2013an Euskadi Literatura sariketako finalista izan zen, eta 2015ean SM Fundazioak, The Ilustradero-k eta Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokak (Mexiko) ematen duten Iberoamérica Ilustra saria irabazi zuen. Bere obretan badaki azaleratzen eguneroko bizitzaren magia, deskubritu zain dagoen sekretu bat ezkutatzen duten une txikien xarma.

WEB

MANUEL

RUD

Limonero Editorialeko (ARGENTINA)

Info
LIMONERO EDITORIALEKO EDITOREA ETA FUNDATZAILEA.

Limonero Argentinako zigilu independente bat da, saiatua, ekina eta are tematua ere liburu ilustratuak argitaratzen eta zabaltzen.

Lulu Kirschenbaum eta Manuel Rud-ek 2014an sortua, helburutzat du ilustrazioaren eta literaturaren ikuspuntutik irudimentsuak eta berritzaileak diren obrak argitaratzea. 
Egile eta ilustratzaile aski ezagunak daude Limonero editorialaren 24 tituluko katalogoan, hala nola, María Teresa Andruetto, Catarina Sobral, Laura Wittner, Micaela Chirif, Renato Moriconi, Germano Zullo eta Albertine, eta baita ere liburu ilustratuen munduan lehen urratsak ematen ari diren hainbat artista.

Ikusgarritasun eta garapen komertzialari dagokionez, Limonero argitaletxeak Argentinan dauka egoitza eta banaketa esparru nagusia, baina baditu ordezkaritzak gaztelaniaz mintzo diren herrialdeetako merkatu garrantzitsuenetan, eta sistematikoki azaltzen da erakusle gisa azoka nazional eta nazioartekoetan. Beste sari eta aipamen askoren artean, Limonero argitaletxeak BOP Prize sari ospetsua jaso du arten, Latinoamerikako Argitaletxe Onenaren 2018ko Saria (Bologna Children’s Book Fair).

WEB

MARÍA

LUQUE

Ilustratzailea (ARGENTINA)

Info
ILUSTRATZAILEA

María Luque Rosarion jaio zen eta Buenos Airesen bizi da. 2005etik bere lanak ikusgai daude Argentina, Txile, Peru, Mexiko eta Espainiako museo eta galerietan.

Editorialetako ilustratzailea da eta tailerrak koordinatzen ditu. 2011n Merienda dibujo artistentzako topaketa sortu zuen. Furioso Marrazki Jaialdiaren sortzaileetako bat da.

Rosarioko Municipal editorialak argitaratutako Informe, historieta argentina del siglo XXI txostenean parte hartu zuen.

Bereak dira La mano del pintor, Cándido Lópezi buruzko eleberri grafikoa (Sigilo, 2016, L’Agrume Éditions 2017), Casa transparente (Sexto Piso, Ciudades Iberoamericanas Eleberri Grafikoen Saria) eta Noticias de pintores (Sigilo, 2019).

WEB

WILLIAM

GRILL

Ilustratzailea (ERRESUMA BATUA)

Info
ILUSTRATZAILEA

William Grill Londresen bizi den ilustratzaile bat da, era askotako bezeroekin lan egin duena, hala nola, The New York Times, Amnesty International, Harrods eta Shelter-ekin.

Shackleton’s Journey izan zen bere lehen liburua, zeinari esker Kate Greenaway Saria irabazi duen bigarren ilustratzaile gazteena bilakatu baitzen 2014an. The Wolves of Currumpaw izeneko bere bigarren liburuarekin ez fikziozko liburuen Bologna Raggazzi Saria irabazi zuen 2017an.

Gaur egun, bere hirugarren liburua osatzen ari da.

WEB

ALAITZ AIZPURU

OLATZ OSA

Elkar Taldea Editoreak (EUSKADI)

Info
ELKAR TALDEKO EDITOREAK /

LITERATURA SAILEKO KOORDINATZAILEA ETA TALDE EDITORIALEKO ZUZENDARIA.

Olatz Osa Elkar Argitaletxeak taldeko zuzendaria da eta Alaitz Aizpuru Literatura Saileko koordinatzailea.
Elkar Argitaletxeak Euskal Herriko zenbait argitaletxek osatzen duten taldea da. Zehazki Elkar, Ttarttalo, Txertoa eta Sua argitaletxeek.
Argitaletxe bakoitzak izaera desberdina du eta arlo desberdinak jorratzen ditu.

Literaturari dagokionez baina, haur eta gazte literaturatik hasi eta helduentzako literatura, saiakera eta mendi eta natura liburuetaraino zabaltzen dira taldeko katalogoak. Nagusiki euskaraz.

Ttarttalo da baina zigilu desberdin horien artean koedizioan lan gehien egiten duena. Modalitate horretan urtean 60 titulu argitaratzera iristen delarik, eta bere katalogo bizian 560 titulutik gora aipatu ahal genitzazkeelarik.

Tartean, Nobrow argitaletxe ingelesaren “Bidaia” eta laster euskaraz argitaratuko den “Everest”.

WEB

SAM

ARTHUR

Nobrow/Flying Eye Books Editorialaren (ERRESUMA BATUA)

Info
NOBROW EDITORIALAREN ETA HAREN BARRUKO FLYING EYE BOOKS SAILAREN FUNDATZAILE ETA ZUZENDARI EXEKUTIBOA.

Sam Arthur arte grafikoko liburuen Nobrow editorialaren (2008an sortua) fundatzaile eta zuzendari nagusia da.
Lankidetzan aritzen da Alex Spirorekin, eta bikoteak ospe handia irabazi du bizia emanaz era askotako istorio berritzaile eta erakargarriei.

Egile eta ilustratzaile ezagunak daude Nobrow editorialeko liburuen azaletan, adibidez, Andrew Rae, Jon McNaught, Jim Stoten edo Luke Pearson.

2013an, editorialak Flying Eye Books saila sortu zuen, haurrentzako liburuen zigilua, non istorioak sortzen baitituzte haurrei arteari buruzko istorioak kontatzeko.

Bestalde, East London-eko Komiki eta Arte Jaialdiko (ELCAF) sortzailekide eta zuzendaria da, eta Ilustratzaileen Elkarteko (AOI) presidenteordea.

WEB

MIJU

LEE

Ilustratzailea (HEGO KOREA)

Info
ILUSTRATZAILEA


Koreako B.F.A Industrial Design Hongik University zentroan ikasi zuen 2006an eta aurrerago, 2011n, Ilustrazio Sortzailea ikasi zuen Bartzelonako EINA Unibertsitateko Arte eta Diseinu Eskolan.

Arte erakusketa ugari egin ditu mundu osoan, bai bakarka eta baita taldean ere.
Hainbat egonaldi artistiko egin ditu Asia, Hego Korea edo Busaneko museoetan.

Bere bi liburu aurki daitezke Europan: Mi vida sin ti (Belleza Infinita editoriala), 2012an Bilbon argitaratua, eta Origen del Universo, urte berean Frantzian argitaratua (Éditions du Livre, Estrasburgo).

@mijuleee

GARIKOITZ

FRAGA

Belleza Infinita Editore (EUSKADI)

Info
EDITORE SORTZAILEA ETA ZUZENDARIA.


Garikoitz Fragak (Bilbo, 1971) Arte Ederretako (UPV/EHU) eta Musikako (Bilboko Kontserbatorioa) ikasketak egin zituen.

2002az geroztik, Belleza Infinita eta Bukinda editorialetako arduradun nagusia da eta sailkatu ezinezko argitalpenak editatzen eta argitaratzen ditu, helburutzat harturik sentitzeko, adierazteko eta pentsatzeko modu desberdinak sustatzea.

Hona hemen bere arrakasta handienetako batzuk: los Cuadernos de renglones imposibles, los libros escritos en blabla, el manual de instrucciones de Ideas para construir el mundo, los PornoTapados, el humor de Amarillo Indio, las ideas de Miguel Noguera, los Pitufos Vascos, eta askoz gehiago.

Urtetako edizio-harremana izaten du egileekin: edukiak aukeratzen ditu, irudiak eskaneatu eta garbitzen ditu, eta berak erabakitzen ditu kontzeptuak, ordena eta maketazioa, tamaina, paperak eta tipografiak, hots, saiatzen da liburua artelan bat izan dadila.

Argitaraldi handiak egiten ditu, liburu-merkatuari egokitutako prezio onean eta urte askoan toki askotan eskura daitezkeenak.

Liburu-denda, museo, komiki-denda eta arte galeria onenetara banatzen du eta Internetez ere saltzen du. Azoka, jaialdi eta erakusketetan parte hartzen du zabalkunde- eta sustapen-lana egiteko. Jarduerak antolatzen ditu, eta hitzaldi eta tailerretan bere esperientziaz mintzatzen da eta bertaratuen galderak erantzuten ditu.

WEB

JISU

CHOI

Ilustratzailea (HEGO KOREA)

Info
ILUSTRATZAILEA

Jisu Choi ilustratzaileak bidaiei eta tokiei buruzko istorioak marrazten eta eraikitzen ditu.

Koreako Animazio Eskolan graduatu zen, eta gero grafiko bisualetan espezializatu zen Hong-ik hiriko unibertsitatean.

Graduatu ostean, ilustratzaile independente bezala egin zuen lan.
Bidaiak hizpide dituen marrazki-liburu bat argitaratu du: “Ms Gattganggu, where are you going today?”.

Komiki liburuak argitaratzen ditu editorial independenteekin.

WEB

ALEXIEV

GADMAN

ADA / FIL Buenos Aires (ARGENTINA)

Info
ARGENTINAKO MARRAZKILARIEN ELKARTE PROFESIONALEKO IDAZKARIA / BUENOS AIRESEKO LIBURUAREN NAZIOARTEKO AZOKAKO JARDUNALDI PROFESIONALETAKO KOORDINATZAILEA.

Alexiev Gandman ilustratzailea, diseinatzaile grafikoa, argazkilari profesionala eta irakaslea da. Pérez Celis, Hermenegildo Sábat, Roque Pronesti, Martín Rwnyj, Istvansch, Mónica Weiss eta Graciela Repún-ekin ikasi zuen. 2001ean Luchemos por la Vida sariarekin saritua izan zen. Destacados ALIJA aipamen berezia jaso zuen Los planos de mi ciudad liburuarekin, zeina White Raven katalogoan baitago urteko liburu onenaren kategorian. 80tik gora liburu dauzka argitaratuta, horietako batzuk Txina, Kanada, Alemania, Korea, Japonia, Brasil, Mexiko, Iran, Australia eta Argentinan.

Arte Gigante sekzioa gidatzen du Disney Junior kateko Art Attack programan. Argentinako Marrazkilarien Elkarteko (ADA) idazkaria da eta Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokako profesionalentzako jardunaldiak antolatzen ditu beste lankide batzuekin batera.

WEB

DEREK

BRAZELL

AOI / Association of illustrators (ERRESUMA BATUA)

Info
EDIZIO ETA PROIEKTUEN SAILEKO ZUZENDARIA

Derek Brazell-ek urte asko daramatza ilustrazioaren munduan, bai ilustratzaile-lanetan eta bai idazle eta aholkulari gisa. Ilustrazio-lanei dagokienez, Derek-ek haurrentzako hainbat liburu ekoitzi ditu, besteak beste bere lehen liburu ilustratua, Cleversticks (1992an argitaratua eta oraindik salgai dagoena) eta baita ere Red Hot Chilli (Mantra Lingua-k editatua).

Horiez gain, Becoming A Successful Illustrator 2nd Ed. (Bloomsbury, 2017), Understanding Illustration (2014) eta Making Great Illustration (2011) argitaratu ditu Jo Davies-ekin elkarlanean.

Derek-ek sarritan idazten ditu haurrentzako liburuei buruzko aipamenak, eta urte askoan eman ditu ilustrazioarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiak Bolognako Haur Liburu Azokan. Hainbat zeregin ditu Erresuma Batuko Ilustratzaileen Elkartean: Varoom aldizkariaren editorea da, aholku ematen die elkarteko kideei kontratu eta lizentzien inguruan, ilustrazioaren negozioari buruzko hitzaldiak ematen ditu unibertsitateetan eta bere babesa eskaintzen die ilustratzaileei euren karrerako alderdi guztietan.

WEB

INSU LEE

JOO JUNG YUN

Seoul Illustration Fair (HEGO KOREA)

Info
SEULEKO NAZIOARTEKO ILUSTRAZIO AZOKAKO KOMISARIOA / ZUZENDARIA.

Joo Jung Yun Seuleko Ilustrazio Azokako zuzendari burua eta erakusketaren antolatzaile profesionala da. OCMAKERS lehiaketaren zuzendari nagusia ere bada.

Insu Lee artista bisuala, ilustratzailea eta hezitzailea da eta Seulen bizi da. BFA bat lortu zuen ikusizko diseinuan Seuleko Hongik Unibertsitatean eta MFA bat ilustrazioan New Yorkeko Ikusizko Arteen Eskolan. Ilustratzaile gisa, hainbat proiektu egin ditu bezero ugarirekin, hala nola hauekin: New York Times, Village Voice, HarperCollins Publishers, MTV, Samsung, Hyundae, Kia Motors, DDP (Dongdaemun Design Plaza). Nazioarteko ilustrazio-sari ugari irabazi ditu, besteak beste American Illustration Awards, 3X3 Professional Show, World Illustration Awards, Creative Quarterly eta iJungle International Illustration Awards. Bere lanak ikusgai egon dira Estatu Batuetako, Asiako eta Europako galeria eta museoetan egindako 50 erakusketa baino gehiagotan. 2015etik, erakusketak, artisten hitzaldiak eta mintegiak planifikatzen ditu Seuleko Ilustrazio Azokan (SIF), horien artean daudelarik ilustrazioaren munduko korrontea Korean sartzera bideratutako hiru ilustrazio-erakusketa global. Gaur egun, Alliance Graphique Internationale-ko (AGI) kide aktiboa da, eta ilustrazioa irakasten du Seuleko Hongik unibertsitatean.

WEB

EDITORIAL

MUNDUA

DOLORES

PRADES

Revista Emilia (BRASIL)

Info
Argazkia: Fábio Furtado
NAZIOARTEKO EDIZIO AHOLKULARIA (BOLOGNA CHILDRENS BOOK FAIR) ETA EMILIA ALDIZKARIAREN SORTZAILEA.

Dolores Prades Emilia aldizkariko argitaratzailea da. Edizio aholkularia, historia ekonomikoko doktorea (Sao Paulo Unibertsitatea -USP) eta haur literaturako espezialista (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) da. Conversas ao Pé da Página (2010-2015) mintegien kuradore eta koordinatzaile aritu da. 2015az geroztik, Emilia Institutuko presidentea da eta Prestakuntzako Emilia Laborategiaren sortzaile eta koordinatzaileetako bat ere bai. 

Irakurketa eta Idazketako Latinoamerikako eta Karibeko Katedra koordinatzen du Brasilen. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Maisutzako irakasle gonbidatua izan zen. 2014an eta 2015ean kuradore-lanetan aritu zen FLUPP Park-en (Rio de Janeiro kanpoaldeko auzoetako Jai Literarioa). 2016an epaimahaiko kide izan zen Hans Christian Andersen sariketan eta Bologna Ragazzi Award sariketan. 2018tik Bolognako Haur Liburu Azokako aholkularia da Latinoamerikan.

WEB

SOFIA NOCETI

JUAN CASAL

Ediciones El Fuerte (ARGENTINA)

Info
EDICIONES EL FUERTE EDITORIALEKO EDITORE ETA DISEINATZAILEAK.

Ediciones el Fuerte Buenos Aireseko editorial independente txiki bat da, risografia bidezko fanzineak eta posterrak editatzen dituena. Marrazki, kontakizun grafiko, istorio-bilduma, abstrakzio eta askotariko kontzeptuetan (zientzia, bidaiak, kosmosa, kulturak edo obsesioak) oinarritutako fanzineak eta obra grafikoak egiten dituzte, inprimaketa-teknika desberdinak ikertuz eta analogikoa eta eskuzkoa den orori protagonismoa emanaz.

Sofia Noceti eta Juan Casal diseinatzaile eta ilustratzaileek osatzen dute El Fuerte editoriala. Gaiak aukeratu ondoren, informazioa bildu, ilustrazioak egin, editatu eta inprimatu egiten dute, eta gero azoketan parte hartzen dute. Gustuko dute edizioen jarraipen osoa egitea, hasi ideiatik, sorkuntza eta salmentaraino. Risograph TR makina bat erabiltzen dute inprimatzeko, mota horretako makina zaharrenetako bat.

WEB

IMANOL

OTAEGI

Etxepare (EUSKADI)

Info
KULTURA SUSTATZEKO ETA ZABALTZEKO ZUZENDARIA.

Imanol Otaegi, Errenterian jaioa, Turismoko diplomatua eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du kultur sektorean. Bere ibilbide profesionalean nazioarteko inpaktua duten kultur proiektuetan lan egin izan du, eta eskarmentu handia du hainbat diziplinatako kultur proiektuen ekoizpenean.
Donostia 2016 Fundazioan lan egin zuen hiru urtez.

Donostiako Zinemaldian ere lan egin du Zabaltegi-Tabakalera ataleko eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako produkzio-koordinatzaile gisa.
Urtetan aritu da lanean ikus-entzunezkoen sektorean.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zerbitzuko G-Komunika plataforma anitzeko komunikazio-markaren sortzailea izan zen.
Etxepare Institutuko Kultura Sustatzeko eta Zabaltzeko zuzendaria da gaur egun.

WEB

JOXEAN MUÑOZ

MARTA MERINO

Gobierno Vasco (EUSKADI)

Info
KULTURA SAILBURUORDEA / KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZAKO TEKNIKARIA.

Joxean Muñoz gidoilaria, erakusketagilea, zinemagilea eta euskal idazlea da. Egun, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea da.
Bartzelonako Unibertsitatean Arte Garaikidearen Historian lizentziatua, Zinemarako Gidoi Idazketarako Masterra ere egin zuen. Gidoigintza izan da bere jardun profesionalaren ardatz nagusia: telebistarako hasieran, dokumental, programa edo serieetan, zinemarako gero, komikietarako baita ere, eta erakusketetan azkenik.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren zuzendari nagusia izan zen 2006tik 2010era. Poesia idazten du: Parentesiak eta abar (1984), Begien bizkar (1992); eta haurrei zuzendutako literatura ere idatzi du. Horrez gain, arteaz, zinemaz, kulturaz… artikuluak eta zutabeak idatzi izan ditu, eta marrazkigintzan eta diseinu grafikoan ere aritu izan zen. Kultura, Gazteria eta Kiroleko Sailburuorde izendatu zuten Eusko Jaurlaritzan, Urkullu lehendakariaren lehen legealdian.[3] Kultura Sailburuorde da, berriro ere, 2017an hasitako legealdian.

Marta Merino Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria da Eusko Jaurlaritzan, eta, besteak beste, liburuaren inguruko dirulaguntzak kudeatzeaz arduratzen da.

WEB

BEATRIZ

HERRÁEZ

Artium (EUSKADI)

Info

WEB

GIOVANNA

BALLIN

Corraini Edizioni (ITALIA)

Info
NAZIOARTEKO ESKUBIDEEN AGENTEA ETA EDITOREA CORRAINI EDIZIONI EDITORIALEAN.

Giovanna nazioarteko eskubideen arduraduna eta editorea izan da Corraini Edizioni editorialean (Italiako editorial ospetsuenetako bat haurrentzako liburu, arte eta ilustrazio arloetan) duela 27 urtetik. Arlo administratiboan eta artistikoan egiten du lan nazioarteko sekzioaren barruan. Batetik, atzerriko eskubideen kudeaketaz arduratzen da, sarri parte hartzen duelarik sektoreko azoka eta ekitaldi garrantzitsuenetan.

Bestetik, egile berriak eta atzerriko editorialak ikertzen, aztertzen eta deskubritzen ditu, proiektuak eta elkarlanak garatzeko.

Corraini arte garaikideko galeria bezala sortu zen 1973an eta editorial bilakatu zen 1988an. Erro sakonak ditu haurren liburuen munduan, editorialak Bruno Munari-rekin hasitako elkarlan luzeari esker.

Corraini Edizioni etxeak 1970eko hamarkadako haurrentzako liburu historiko batzuk birdeskubritu ditu. Lan horri esker, Europako Haur Editorial Onenaren Bologna Sari ospetsua irabazi zuen 2014an.

WEB

AINHOA

SÁNCHEZ

Acción Cultural Española (MADRIL)

Info
Argazkia: Lisbeth Salas
LIBURU SAILEKO ARDURADUNA

Ainhoa Sánchez Mateok (Madrid, 1974) hogei urte daramatza kultur kudeaketaren munduan, arte erakusketen arloan lehenik eta literatura arloan 2014tik. Artearen Historian lizentziatu zen Bostongo Unibertsitatean eta Kultur Kudeaketako Masterra egin zuen Universidad Oberta de Catalunya, Universitat Girona eta Universitat Illes Balleares-en. Acción Cultural Española (AC/E) elkarteko literatura eta liburu saileko arduraduna da. Erakunde publiko horrek Espainiako kultura eta ondarea bultzatzen eta sustatzen du Estatu barruan eta atzerrian, horretarako antolatutako jarduera-egitarau zabal baten bidez: erakusketak, zinema, antzerkia, musika, ikus-entzunezko produkzioak eta profesional eta sortzaileen mugikortasuna sustatzen duten ekimenak. Beste hainbat zereginen artean, berak kudeatzen ditu AC/E elkarteak antolatzen duen Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programako (PICE) literatura eta liburu saileko egonaldiak eta laguntzak, bi ekintza-ildo nagusirekin: Espainiako kultur arloko profesionalei atzerrira joaten laguntzea eta nazioarteko programatzaile eta preskriptoreei Espainiara etortzen laguntzea. Programa horri esker, 2013tik Espainiako 500 profesional inguru joan ahal izan dira nazioarteko hitzorduetara, eta atzerriko 300dik gora programatzaile hurbildu dira Espainiako azoka, jaialdi eta literatur topaketetara, lehen eskutik ezagutzeko bertako liburuaren sektorea.

WEB

CARINA

DIEZ SOLARI

La Joie De Lire (SUITZA)

Info
NAZIOARTEKO ESKUBIDEEN AGENTEA LA JOIE DE LIRE EDITORIALEAN.

1937an, Paul Robert-ek La Joie de Lire (irakurtzearen zoriona) liburu-denda inauguratu zuen Genevan, gazteentzako literaturan espezializatutako Europako lehen liburu-dendetako bat. Francine Bouchet 1981ean iritsi zen liburu-dendaren zuzendaritzara. Haurrentzako hainbat jarduera antolatu ditu eta haur literaturako saria abiarazi zuen 1987an. Urte hartan bertan sortu zuen La Joie de Lire editoriala. 1991n liburu-denda itxi eta editorialaren jardueran zentratu zen.

Carina Diez Solari Genevan (Suitza) jaio zen eta hiri bereko unibertsitateko Letren Fakultatean lizentziatu zen. 1996tik Genevan egiten du lan eta 2017an 30 urte bete zituen La Joie de Lire editorialean. Bere lana hiru zatitan banatzen da: atzerriko eskubideen kudeaketa (salmenta eta erosketa), dirulaguntzen inguruko ikerketa eta lan editoriala. Editorialeko irakurketa batzordean parte hartzen du eta egile, ilustratzaile eta itzultzaileen kontratuak kudeatzen ditu.

WEB

EDUARDO

LEAL

Santillana (MADRIL)

Info
DISEINATZAILE GRAFIKOA, ILUSTRATZAILEA ETA ARTE ZUZENDARIA

Eduardo Leal Uguinak (edo eluguina mundu digitalean) bizar gorria du eguzkiak jotzen dionean. Beti dabil musika berrien bila, eta eskuan arkatz bat duela aurkituko duzu beste edozerekin baino errazago. Diseinu editorialaren eta ilustrazioren zale amorratua da, biak ere kontzeptualizazio-ariketa gisa ulertuta.

Ez dio lekurik uzten inprobisazioari: edertasunak lotura estua izan behar du erabilgarritasunarekin. Gaur egun, Santillana editorialeko ilustrazio sailean egiten du lan.

WEB

ANTONIO

LARRAD

Larrad Ediciones (VALENTZIA)

Info
EDITOREA

Larrad Ediciones 2018an jaio zen literatur zaleentzako gune bat sortzeko. Istorioak ehuntzen dituzten egileak, lanerako joan-etorrietan laguntzen digutenak, zain ditugunak etxera sartzen garenean, argia itzali orduko gau-mahaian zain egoten direnak… sinesten dugu euren guztien balioan. Arrastoa utzi diguten izenburuak aukeratzen ditugu, eta protagonismoa ematen diegu idazle originalei, besteak ez bezalako ahotsaren jabe direnei.

Gure argitaletxeak produkzio-prozesu zorrotz bati jarraitzen dio irakurketa-esperientzia atsegina eta ahaztezina izan dadin.

Xehetasun osoz landutako diseinua sustatzen dugu, eta gure azalak -narratiba eta saiakera- eta horietako gehienen babes-orriak ilustratuak dira. Horixe da Larrad Ediciones-en zigilu bereizgarria. Nahi duguna da irakurleak konfiantza izan dezala gugan, eta, liburuak irekitzean, harritu daitezela ilustratzaileek euren lanetan isurtzen duten irudimenarekin.

WEB

NETWORKING

EDITORIAL

EDUARDO

LEAL

Santillana (MADRIL)

Info
DISEINATZAILE GRAFIKOA, ILUSTRATZAILEA ETA ARTE ZUZENDARIA

Eduardo Leal Uguinak (edo eluguina mundu digitalean) bizar gorria du eguzkiak jotzen dionean. Beti dabil musika berrien bila, eta eskuan arkatz bat duela aurkituko duzu beste edozerekin baino errazago. Diseinu editorialaren eta ilustrazioren zale amorratua da, biak ere kontzeptualizazio-ariketa gisa ulertuta.

Ez dio lekurik uzten inprobisazioari: edertasunak lotura estua izan behar du erabilgarritasunarekin. Gaur egun, Santillana editorialeko ilustrazio sailean egiten du lan.

WEB

ANTONIO

LARRAD

Larrad Ediciones (VALENTZIA)

Info
EDITOREA

Larrad Ediciones 2018an jaio zen literatur zaleentzako gune bat sortzeko. Istorioak ehuntzen dituzten egileak, lanerako joan-etorrietan laguntzen digutenak, zain ditugunak etxera sartzen garenean, argia itzali orduko gau-mahaian zain egoten direnak… sinesten dugu euren guztien balioan. Arrastoa utzi diguten izenburuak aukeratzen ditugu, eta protagonismoa ematen diegu idazle originalei, besteak ez bezalako ahotsaren jabe direnei.

Gure argitaletxeak produkzio-prozesu zorrotz bati jarraitzen dio irakurketa-esperientzia atsegina eta ahaztezina izan dadin.

Xehetasun osoz landutako diseinua sustatzen dugu, eta gure azalak -narratiba eta saiakera- eta horietako gehienen babes-orriak ilustratuak dira. Horixe da Larrad Ediciones-en zigilu bereizgarria. Nahi duguna da irakurleak konfiantza izan dezala gugan, eta, liburuak irekitzean, harritu daitezela ilustratzaileek euren lanetan isurtzen duten irudimenarekin.

WEB

MARIO DEQUEL

PABLO NÚÑEZ

Grupo SM (MADRIL)

Info
SMko ARTE ZUZENDARIA / DISEINUKO KUDEATZAILE KORPORATIBOA.

SM kultur eta hezkuntza arloetako erreferentziazko agentea da Iberoamerikan, eta duela 80 urtetik tinko eusten dio bere motibazioari: pertsonen hezkuntza integrala lantzea, haurra zoriontsu hazi dadin, konpromisoa hartuz besteekin eta inguruan duen munduarekin.

Bere misioa: ekarpen esanguratsuak egitea hezkuntza eta kultur arloetan, bere zerbitzuak beraizik zuzenduz haur, gazte, irakasle, familia eta erakundeei.
SMk kalitate literario handiko haur eta gazte literatura egiten du, ikuspegi ludikoduna, irakurzaletasuna sustatzen duena eta balore humano, sozial eta kulturalak transmititzen dituena. Aldi berean, apustu egiten du hezkuntza artistiko eta estetikoaren alde, ilustrazioa eta sormena bultzatuz bere jarduera esparru guztietan. SM Fundazioak ilustratzaile gazteak saritzen ditu Bolognako Azokako Nazioarteko Ilustrazio Sariketa ospetsuaren bitartez, zeinak aurten bere hamaikagarren edizioa beteko baitu.

Bestalde, 10 urte daramatza Iberoamerikako Ilustra Katalogoarekin kolaboratzen.

WEB

IO

BRU

Ilustrando dudas (VALENTZIA)

Info
ILUSTRATZAILEA ETA AHOLKULARIA

Nomada digitala, eta itsasoaren eta bidaien zale handia. Ilustratzailea, komunikatzailea eta aholkularia da. Orientazio profesionalerako Ilustrando Dudas onlineko plataforma sortu zuen. Gaztelaniazko erreferentziazko webgunea da ilustrazioaren sektorean hasten ari diren ilustratzaileentzat. 2012az geroztik, bere ahalegin guztiak bideratu ditu lanbide honen funtzionamenduaren giltzarriak sakonki ikertu eta ulertzera. Harrezkero, hitzaldiak eta onlineko nahiz aurrezko aurreko ikastaroak eman ditu, eta aholkulari-lanetan aritu da ehunka ilustratzailerentzat, bai Espainian eta bai Latinoamerikan.

WEB

EPAIMAHAI-KIDEAK:

Ilustrazio eta animazioa

GENIS

RIGOL

2019ko animazioko egonaldiaren irabazlea

MAITE

CABALLERO

2019ko ilustrazioko egonaldiaren irabazlea

AINHOA

SÁNCHEZ

Acción Cultural Española elkarteko liburuaren saileko arduraduna.

JUAN

ZAPATER

Bilbaoarte Fundazioaren zuzendaria

PILI

MUÑOZ

La Maison des Auteurs d’Angoulême-ko zuzendaria.

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookien erabilera Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu.

ACEPTAR
Aviso de cookies