LEHIAKETAK 2019

Ilustrazioko eta animazioko

Diseinu grafikoko BEKA

DEIALDIA MUNDU OSOKO ARTISTA BATENTZAT, ESTATU MAILAKO ARTISTA BATENTZAT ETA ARABAKO DISEINATZAILE BATENTZAT.
Irudika ekitaldiak bi lehiaketa abiarazi ditu sorkuntza eta nazioartekotzea bultzatzeko. Lehiaketa horien sariak dira hiru tokitan garatuko diren (Gasteiz, Fundación Bilbaoarte Fundazioa eta La Maison des Auteurs de la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image [Angoulême]) bi egoitza artistiko, egoitza horien bidez obra pertsonal bat garatzeko eta IRUDIKA 2019 azokarako ANIMAZIO eta ILUSTRAZIO sekzioetarako material grafikoaren zati bat egiteko. 
Gainera, Gasteizko egonaldian, MUNDUtik eta ESTATUtik aukeratutako artistak diseinuko beka irabazitako bekadun arabar batekin biziko dira, eta bekadun horren ardura izango da maketatzea egoiliarrek 2019ko maiatzaren 3an Fundación Vital espazioan egingo duten azken erakusketarako material grafikoa.

ILUSTRAZIO

LEHIAKETA

mundu mailakoa

Diru-saria: 1000€ + 3 hilabeteko harpidetza Adobe markako Creative Cloud programarako. Horrez gain, beste 1000€ dieta, material eta garraiorako.
Egoitzaren xedea: Munduko edozein txokotako autoreei zuzendua; proiektu pertsonal bat garatu behar dute, eta baita ere IRUDIKA 2018 azokarako flyer-ekin batera erabiliko diren kartela eta elementu grafikoak. Euskal Irudigileak elkarteak babestua.
Eskaerak jasotzeko epea: irailaren 20tik urriaren 17eko 23:59ra.
Baldintzak: CV + proiektu pertsonala azaltzen duen txostena (2-5 orri bitartekoa) + autorearen 3 ilustrazio eta izen-emate fitxa. Bidali helbide honetara: info@irudika.eus.

ANIMAZIO

LEHIAKETA

Estatu mailakoa

Diru-saria: 1000€ + 3 hilabeteko harpidetza Adobe markako Creative Cloud programarako. Horrez gain, beste 1000€ dieta, material eta garraiorako.
Egoitzaren xedea: Espainiako autoreei zuzendua; proiektu pertsonal bat egin behar dute eta baita ere IRUDIKA 2018 azokaren gortina izango den animazio bat, 20-60 segundo bitartekoa. Acción Cultural de España elkarteak babestua.
Eskaerak jasotzeko epea: irailaren 20tik urriaren 17eko 23:59ra.
Baldintzak: CV + 2016 eta 2018 bitartean sortutako piezak, gutxienez 30 segundo eta gehienez 10 minutukoak. mp4 formatua, gehienezko pisua 100 Mb. Bidali helbide honetara: info@irudika.eus

DISEINU

BEKA

Araba

Diru-saria: 1000€ + 3 hilabeteko harpidetza Adobe markako Creative Cloud programarako. Horrez gain, beste 1000€ dieta, material eta garraiorako.
Vital Fundazioak beka bat abiarazi du Arabako diseinatzaile gazteentzat, nazioarteko artista egoiliarren prozesuetatik elikatu daitezen, Gasteizen dauden bitartean elkarrekin bizi daitezen eta egoitzako material grafikoan zein amaierako erakusketan egoiliarrekin batera lan egin dezaten.
Eskaerak jasotzeko epea: irailaren 20tik urriaren 17eko 23:59ra.
Baldintzak: CV + egindako lanak edo flyer-ean ager litezkeen maketazioak azaltzen dituen txostena (2-5 orri bitartekoa) eta izen-emate fitxa. Bidali helbide honetara: info@irudika.eus

HITZALDIAK EMANGO

DITUZTEN EPAIMAHAIKIDEAK

MEDIA VACA

Valentziako Media Vaca argitaletxea Irudika jardunaldietara itzuliko da “Museo Media Vaca” proiektua aurkeztera. Oraindik bukatu gabe dagoen liburu horrek bere orrietan jasotzen ditu 31 ilustratzaileren artelan begikoenen bertsio interpretatuak, besteak beste, Irudika 2017 topaketako networking saiotik ateratako hamar lan baino gehiago. Bildumak bikain erakusten du Irudika topaketaren asmoa, zeina baita profesionalen arteko batasuna eta konexio berriak sustatzea.

Media Vaca argitaletxeko Vicente eta Begok Lan Editorial Onenaren Sari Nazionala jaso dute beren hogeigarren urteurrenean, beraz, badute zer ospatu urriaren 19 eta 20an Gasteizko Artium Museoan.

Más info sobre Media Vaca
Más info sobre el libro Museo de Media Vaca

SERGIO LARA

Animatzaile valentziar honek hizpide hartuko ditu bere ibilbidea eta bere lana, eta azalduko du nola bukatzen duen egile gazte batek Wes Anderson zuzendariaren “Isla de Perros”superprodukzioko animatzaile-taldearen barruan.

Más info sobre Sergio Lara

Hori guztia entzungo dugu jardunaldien aurkezpenean, ostiralean, goizeko 10:00etan, Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoan.

Epaimahaiaren erabakia jardunaldien itxiera ekitaldian jakinaraziko da, larunbatean (urriak 20), gaueko 23:00etan.