Arratsalde estra bat izango da, zeinetan zinema, animazio, musika, diseinu grafiko eta bideojokoen sektoreetako profesionalek, euren proiektuetan inplikatutako ilustratzaileekin batera, hitzaldi-sorta oparo bat eskainiko duten.

Jardunaldi horretarako sarrera aparte salduko da, askoz publiko zabalagoari zuzenduta dago-eta. Horregatik jardunaldia ez da egingo Artiumeko auditorioan, baizik eta 400 lagun kokatzen dituen Ekialde Goikoa Aretoan. Hitzaldiak bi agertokitan emango dira, halako gisaz non agertoki bat erabiltzen ari den bitartean bestea prestatzen ariko baita. Hartara, lau gairi buruzko eta hainbat sektoretako hitzaldiak entzun ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik gaueko 22:00etara.