Hitzorduak

eta elkarrizketa

profesionalak

Irudika jardunaldietan garrantzi handia ematen diogu networking espazioari, hau da, giro atsegin batean sareak eta kolaborazio berriak sortzeko topaguneari.
Aukera ematen diegu bertaratuei hitzordu profesionalak eskatzeko ekitaldiko hizlari nahiz profesionalekin; hauek eskatzaileen portfolioak aztertuko dituzte, gogokoenak aukeratuko dituzte, eta guk aukeratu horiei agenda antolatuko diegu. Aukera aparta berrikuspenak egiteko, proiektu berriak aurkezteko nahiz zalantza profesionalak argitzeko.

 Hitzordurik lortzen ez duten eskatzaileek aukera izango dute elkarrekin bildu eta solastatzeko kafe eta koktel espazioetan.

Argitaletxeak: PETRA EDICIONES (Mexiko) PAMIELA ARGITALETXEA (Euskadi) PETER HAMMER VERLAG (Alemania) A BUEN PASO (Italia/Espainia).

Nazioarteko Azoketako Agenteak: FIL GUADALAJARA, BOLOGNA FIERE, FRANKFURT BUCHMESSE.

Aldizkariak: YOROKOBU, GRÁFFICA, LAMONO.

Eskaerak aurkezteko epea Urriaren 15an bukatzen da. Dokumentazio guztia emailez bideratuko da helbide honetan: info@irudika.eus 

Baldintzak, datak eta hitzordu bat emateko prest izango diren hizlariak.

 

IZEN-EMATE

ORRIA

Web orrialde honek Google Analytics-en _ga/_um cookie-ak erabiltzen ditu, 2 urtez iraunkorrak, bisita bakarren kontrolaren funtzioa gaitzeko, web gunearen nabigazioa errazteko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilerarekin ados zaudela ulertzen dugu. Gure Cookien erabilera Cookie-en politika irakurtzen baduzu, baimena baliogabetu eta informazio gehiago jaso ahal izango duzu.

ACEPTAR
Aviso de cookies