Hitzaldiak

eta mahai-inguruak

Aurtengo edizioan Mexiko, Italia eta Alemaniatik etorritako hizlariak izango dira Gasteizen. Herrialde horietan egiten dira munduko nazioarteko liburu azoka garrantzitsuenak, eta haietako agenteak moderatzaile-lanetan arituko dira jatorriagatik edo proiektuagatik herrialde horiekin lotuta dauden ilustratzaileen eta editoreen hitzaldietan.

Ostirala, 18:00etan.
RUBÉN PADILLAk, Guadalajarako FILeko profesionalen koordinatzaileak bere azoka aurkeztuko du, eta baita ere LEIRE URBELTZ euskal ilustratzailearen “Border Line” lana, bere bidaietan Mexikoko muga eremuetan izandako bizipenetan oinarritua, eta GABRIEL PACHECO ilustratzaile mexikarraren eta PEGGY ESPINOSA, Petra Ediciones etxeko editorearen lana.

Larunbata, 11:30ean.
ELENA PASOLIk Bologna Children’s Book Fair aurkeztuko du, eta moderatzaile-lanak egingo ditu IBAN BARRENETXEA euskal ilustratzailearen hitzaldian. Iban elkarlanean aritu da ARIANNA SQUILLONI italiarrarekin, zeina A buen paso etxeko zuzendaria baita eta hainbat argitalpen egin baititu ANNA CASTAGNOLI kritikari eta ilustratzailearen obrari buruz.

Larunbata, 19:30ean.
MARIFÉ BOIXek, Frankfurt Buchmesse azokako presidenteordeak, bere azoka izango du hizpide, eta gero txanda emango dio Peter Hammer Verlag etxeko (Wolf Erlbruch ilustratzailearen Alemaniako editorial historikoa) editore den MONIKA BILSTEINen lanari. Ondoren, ikusgai izango dira Pamiela argitaletxeko PELLO ELZABURUren lana (Pamielak euskarara itzuli ditu Wolfen liburuak), eta KATRIN STANGL ilustratzailearen obra, zeinak argitalpenak egin baititu Monikaren editorialean.

Euskadi munduarekin txirikordatzeko mahai-inguruak, mimo guztiarekin prestatu ditugunak.